Ajea betirako kenduko dizun pilula!

Nor ez damutu edandako alkohol kopuruaz parranda baten ondoren? Buruko mina, tripak nahastuta, goragalea, nekea, sentsibilitatea... ez da egoera gozoa izaten. Baina, zer esango zenukete ajea betirako desagerrarazi dezakeen pilula asmatuko balute?
Pilula hau dagoeneko existitzen da, eta azken probak egiten ari dira; dena ondo badoa, urtebete barru martxan jarri dezakete. Baina, zer egiten du zehazki?
Pilula honek entzimekin egiten du lan, eta laburbilduz, lo gauden bitartean gure gibela babesten du edan dugun alkohola xurgatuz eta deseginez; hala, gure gorputzeko intoxikazioa ekidin dezake, freskoago eta osasuntsuago sentiaraziz. Parranda luzeetarako ezin aproposagoa!