Aitor Luna: "Indibidualtasuna errotuegi dugu"

Kameren aurrean Aitor Luna da. Nortasun agirian, Aitor Gonzalez Luna. Eta gurekin, ongi pasatzeko gogoz etorri den mutil gaztea. Askok ezagutzen dute, baina inor gutxik daki bergararrarekin ez dagoela elkarrizketa serioa egiterik.
Antzeztaldeko Aktore Onenaren Saria jaso zuen iaz Espainiako Aktoreen Elkartearen eskutik, baina "ospetsuz beteriko estreinaldiak eta gaualdiak" ez ditu gustuko. Azken bi telesailetan prestakuntza fisiko handiko pertsonaiak gorpuztu ditu, aldiz, ez du kirola egitea gehiegi atsegin eta gimnasiora joatea eginbehartzat hartzen du. "Ez naiz goapoa", dio arduragabe. Beste behin ere, azala eta hondoa, irudia eta nortasuna, urrun daude elkarrengandik, eta aukera edukita, sakoneko Aitor horren bila abiatu gara. Erantzun ironiko eta broma sorta amaigabea lortu dugu.
Superman edo aktore izan aukeratu behar izan zenuen. Erabaki zaila!
Haurra nintzela handitan zer izan nahi nuen galdetzen zidatenean, "Superman" esaten nuen, bai! barrez.
Baina, bi aukeren artean, antzezpenarena egingarriagoa iruditu zitzaizun. Noiz eman zenuen pausua?
Hamabost urterekin piztu zitzaidan bonbilla, eta geroztik oso argi izan nuen. Hala ere, bi urte geroagora arte ez nuen mundu honetan muturra sartu; badakizu, lagunen komentarioak entzuten nituen, eta nire amak ere zerbait finkoa bila nezan nahi zuen. Baina hamazazpirekin hartu nuen erabakia: "Antzerkian hasiko naiz, edo Fagorren amaituko dut". Kasu egin zidaten, eta begira non nagoen!
Bilbon hasi zinen antzerkian ...
Produkzio etxe modukoa zen, eta kafe-antzerkia, kale-antzerkia eta halakoak egiten genituen.
Zure eskola izan zen.
Nire oinarria, bai. Etapa bat gehiago izan zen, mundu honetan halakoak izaten baitira.
Eta hortik 'Goenkale'-ra. Guk orduan ezagutu zintugun.
Goenkalekoa ustekabekoa izan zen. Nik ez dakit euskaraz hitz egiten, eta horregatik ez nuen uste hartuko nindutenik. Baina hautatu ninduten, eta abuztu osoa barnetegi batean pasatu nuen, hizkuntza praktikatzen. Handik irtendakoan, euskaraz nekiela zirudien!
Orduko oroitzapenik gordetzen al duzu?
Oso gogorra izan zen, egunak eskas geratzen zitzaizkidalako. Goenkaletik 15:00etan irteten ginen, eta arratsalde osoa ikasten pasatzen nuen, eskolako lanak egiten eta testuak ikasten. Azkenerako orriak buruan fotokopiatzen nituen: lokartu aurretik pare bat aldiz irakurri eta listo. Baina zoragarria izan zen! Nire lankideekin harreman bikaina nuen, eta asko lagundu zidaten.
Miren Ibarguren, Barbara Goenaga, Gorka Otxoa denak aritu dira 'Goenkale'-n. Zer du telesail honek?
Kurtso intentsibo moduko bat da: egoera bat hartu, hiru minututan antzeztu eta segituan grabatu behar duzu. Horrek trebetasun handia ematen dizu, eta baita lasaitasuna ere, beste proiektu handinahiagoetan eta lasaiagoetan aritzeko. Goenkaleko erritmo bizira ohitzea oso positiboa izan zen.
Orduko lankideekin harremanik mantentzen duzu?
Egia esan, ez, baina utzikeriagatik barre egiten du. Ezagutzen nauen jendeak badaki desastre hutsa naizela; ez dut harremanik mantentzen ezta hemengo lagunekin ere! Azken lan honekin La Fuga telesaila erabat deskonektaturik egon naiz, eta orain amaitu dudanez, nire bizitza berreskuratzen hasi naiz, lagunak ...
Pixkanaka joango zara berriro hartzen. Barkatu lehengora itzultzeagatik, baina zuk zeuk esan duzu ez zenekiela euskaraz 'Goenkale'-n hasi zinenean; testuak buruz ikasten zenituen?
Ni Bergaran hazi naiz, eta nire inguruan beti entzun izan dut euskaraz. Zorionez entzumen ona dut eta baita lotsa gutxi ere, eta horrekin aurrera! Egia esan, banekien gidoiek zer zioten, baina hizkuntzaren doinua ikasi behar izan nuen. Orain gutxi ingelesezko film labur bat ere egin dut, oraindik ez dut ikusi, baina horretarako aukera izan duen jendeak uste du badakidala ingelesez.
"Kaixo", "agur", halakoetan arazorik ez, ezta?
Ez, horiekin moldatzen naiz! barrez.
Euskal Herrira etortzen zarenean praktikatzen duzu...
Bai, noizbehinka gurasoengana hurbiltzen naiz. Baina ez asko, lanean 24 ordu pasatzen ditudalako. Gainera, asteburuetan ez dut kalera irteteko gogorik ere izaten; anaiaren etxean geratzen naiz pelikulak ikusten, atseden hartzen eta hurrengo asteko gidoiak ikasten.
'Goenkale'-ren ostean, 2005ean, Madrilera egin zenuen salto, 'Los Hombres de Paco' telesailera. Urrats handia egin zenuen!
Ikaragarria! Egia esan, sekulako zortea izan nuen, une haran behar nuena eman zidan bizitzak. Gainditu beharreko froga zen, eta primeran atera zait. Egia esan, Madrilera deskonektatzera etorri nintzen, oso gaizki neramalako Goenkaleko kontua. Ez zitzaidan gustatzen jendeak kalean ni ezagutzea, gutxituta sentitzen nintzen, txikiagotuta. Grabaketak amaituta Madrilera etorri nintzen lagun bat bisitatzera, eta aste beteko egonaldia izan behar zuena hilabete eta erdikoa bilakatu zen. Bat-batean ordezkari bat lortu nuen, proba batzuk egin eta Los Hombres de Paco telesailerako hartu ninduten.
Polizia papera egiten zenuen bigarren aldia zen kasualitatea?
Kasualitate hutsa. Los Hombres de Pacokoa bulegoko inspektorea zen, lasaiagoa, Goenkalekoa drogazale hutsa baitzen! barrez.
Martxoan amaitu zenuen 'La Fuga' telesaila. Daniel zinen bertan, bere idealak defendatzeagatik segurtasun handiko espetxe batean sartu duten presoa. Zerk erakarri zintuen?
Bereziki, lana zelako onartu nuen barrez. Zaila da protagonista paperen eskaintzak jasotzea, eta gainera, askatasuna lortzeko borrokan dabilen pertsonaia zen nirea; horrekin identifikaturik sentitzen naiz, denok borrokatu behar baitugu orain.
Soto del Real kartzelara joan zinen egun batez zure borondatez, pentsatzen dut!
Barrez Bai, bai, oraingoz behintzat, nire borondatez. Birritan pentsatu gabe joan nintzen, nire lagun batekin. Presoen integrazioari buruzko kurtso bat egiten ari da, eta goiz batez hara joan ginen. Nire istorioa kontatu nien han zeudenei, eta haiek beraiena konpartitu zuten nirekin. Oso interesgarria izan zen, eta baita gogorra ere. Espetxeek ez dute ezertarako balio, horixe ikusi nuen bertan. Gauzak gaizki egin dituztenak nonbait sartu behar dira, ados nago horrekin, baina kartzelak ez dira horretarako leku egokia, ez baitute jendea bergizarteratzeko balio. Kriminologia kurtso intentsiboa jasota atera nintzen handik, trikimailu berriak ikasita.
Akzio telesaila izanda, gorputz indartsua beharko zenuen grabatu ahal izateko. Erronka fisikoak gustatzen zaizkizu?
Bai, asko gustatzen zaizkit, eta hain zuzen horregatik erabaki nuen orain urte eta erdi motoa hartu eta auto baten kontra joatea barre egiten du. Ausardia handia behar izan nuen, ez pentsa! brometan ari da edukitako istripuaz: motoan zihola auto batek harrapatu eta hankan ebakuntza egin behar izan zioten. Ez, egia esan, asko gustatzen zaizkit akzio eszenak. Hasi aurretik indartsu jarri nahi izan nuen, baina errodajearen erritmoarekin ezinezkoa da mantentzea, eta asko argaldu dut. Esfortzu handia eskatzen du, eta etengabe zenbait elikagai jan behar dituzu. Niretzako behintzat, jasangaitza da. Ongi jatea gustatzen zait, euskaldun peto-petoa naiz horretan.
Egin dezagun salto orain zure bizitza pertsonalera. Yon anaia ere aktorea duzu. Haurrak zinetela, antzerkiak prestatuko zenituzten familiaren aurrean aritzeko, ziur!
Barrez. Ez, gu askoz normalagoak ginen! Ez ginen familia folkloriko horietako batean jaio. Pailazoak izan gara, hori bai, baina sekula ez dugu "Ama, artista izan nahi dut" esan izan. Bergaran bizi ginen, eta oso bizimodu lasaia generaman. Herri txikietako egunerokotasuna, ohiko tabu eta tontakeriekin, badakizu. Gainera, fabrikan lan egiten amaituko genuela uste genuen, bertan hori baita ohikoena. Nire aita ere halaxe dabil, eta miresgarria iruditzen zait egiten duena. Baina ez nuen niretzako nahi.
Beraz, haur zintzoak zineten.
Bai. Gogoan dut anaia herriko plazara abestera irten zela behin.
Festetan?
Ez, herriz herri ibiltzen zen kantu txapelketa moduko batean. Eskolen arteko zerbait, uste dut, telebistaz emititzen zutena.
'Euskaraokea'!
Bai, baliteke. Hortxe atera zen Yon.
Geroztik bere jarraitzailerik handiena izango zara...
Bai noski.
Ez da ba lan erraza, nor baino nor baitzabiltzate zaletuak pilatzen! Ospea eramangarriagoa al da anaiarekin konpartituta?
Bai, bereziki bera jazartzen dutelako, ez ni! barrez. Oso pozik nago, egia esan, ez dudalako halako erantzunik jaso ikusleengandik. Zoragarria da, benetan, gustua ematen du. Hau da, kalean zoazenean ezagutu egiten zaituzte, baina ez dira gogaitzera hurbiltzen. Ni behintzat, oharkabean pasatzen naiz. Los Hombres de Pacon nenbilenean nabaritu nuen bereziki ezagutzen nindutela, baina geroztik, batere ez.
Etxe azpiko tabernara lasai jaisten zara kaña pare bat hartzera, orduan.
Bai, bai, errespetatu egiten naute. Eta halaxe jarrai dezatela, mesedez!
Harreman pertsonalen alorrean oso komentario ezkorrak egin izan dituzu. Zailagoa al da benetako jendea ezagutzea pertsonaia publikoa izanda?
Nik uste famatua izatearen tontakeria horregatik jende gehiago ezagutzeko aukera izaten dugula, baina adiago ibili behar dugu, nor hurbiltzen den ikusteko. Dena den, berehala nabaritu ohi da nor datorren interesagatik, ez da oso abila izan behar; intuizio pixka batekin berehala harrapatzen dituzu. Baina pertsona batzuk oso trebeak dira beren nortasuna ezkutatzen, eta komeni izaten da alerta puntu hori mantentzea. Baina alde horretatik, oso lasai nabil.
Askoz hobe, motel! Beraz, batetik bestera ibiltzea gustatuko zaizu.
Planaren arabera, baina bai, etxetik irtetea gustatzen zait.
Behin baino gehiagotan esan duzu sumindurik zaudela.
Suminduetako bat naiz, gauza askoren aurrean sumindurik bainago. Baina ez dugu beste estatu batzuetan ematen duten erantzunaren parekorik lortzen, haiek berehala irteten baitira kalera beren iritzia ematera; gu, aldiz, Salvame espainiar telebista kate bateko programa arrosa ikusten geratzen gara etxean. Indibidualtasuna errotuegi dugu, eta ez dugu nahikoa borroka egiten. Planktona gara, lagunok, eta ez gara ohartu ere egin!
Hedabideak bidelagun ala etsai dira auzia islatzerakoan?
Egia esan, ez dut ur handiegitan sartu nahi, ezta inoren aldarrikapenen gidari izan ere. Sumindurik nago eta haien borroka babesten dut, baina ez besterik.
Utz dezagun kontua albo batera, orduan. Antzeztea da zure pasioa, baina horrez gain beste zerbait egitea ere gustatuko zaizu...
Orain hasi naiz zer egitea gustatzen zaidan deskubritzen! Egia esan, zorte onekoa naiz, 2007ko irailean izan bainituen oporrak azkenekoz. Telebistako lanekin ibili naiz ordutik, eta udan Meridara joaten naiz antzerkia egitera; gainera, orain urte eta erdi izan nuen istripuak ez dit oporretan joateko aukerarik eman.
Zer edo zer izango duzu, ba! Gustatzen zaizun zerbait
Motorra hartu eta Segoviara edo edonora joatea! Zenbat eta urrungo, hobe!
Kirolak gimnasioan soilik?
Barrez. Bai, horretan nabil. Ea indartsu jartzen naizen!
Eta aitortu ezinezko afiziorik al duzu?
Bai, eta halaxe jarraituko du, ez baitizut aitortuko barrez. Beharbada ez da afizioa izango, baina bizio bat behintzat, badut: tijuana zaporedun pipitak jatea barrez lehertzen.
Tira, lortu dut zerbait ateratzea! txantxetan. Gaia aldatuta: asko eztabaidatu izan da aktoreek beren irudiarekiko duten mendekotasunaren inguruan. Ze iritzi duzu zuk? Itxura fisikoak baldintzatuta bizi zarete?
Egia da jende asko horren menpe dagoela. Bakoitzak erabaki behar du nor izan nahi duen, eta zer saldu nahi dien ikusleei. Pertsonaia jakin bat antzezteko nire fisikoa aldatu beharko banu, aldatuko nuke, itxurak ez bainau itsutzen. Ez dut fisiko bat saldu nahi, nahiago dut muskulua ez den beste zerbait helarazi. Horiek giharrak paper jakin batzuk egin behar ditudanean landuko ditut, baina kitto, ez dira nire bizimoldea.
Sentitu al duzu inoiz zure irudi hutsagatik lortu duzula paperen bat?
Noizbait esan izan diot nire buruari: "Goapoa naizelako nago hemen". Azken finean, guztiok jakin nahi dugu zergatik aukeratu gaituzten, zure bidez zer saldu nahi duten. Baina ez dut uste ez guapoa naizenik, ezta itsusia ere.
Beraz, ile luzea gidoi kontua da?
Bai, baina dagoeneko amaitu dut telesaila eta oraindik luze jarraitzen du. Palmondo bat naizela dirudi, baina oraingoz halaxe geratuko da barrez. Nire piurek ez naute kezkatzen. Ezta arropak ere, dendetara joatea ez zait batere gustatzen.
Eta nolakoa da irudi ustez arduragabe horren atzean ezkutatzen den Aitor?
Pertsona zoragarria, oso dibertigarria ...
Ados, eta serio jarrita ...
Barrez. Oso gardena naiz. Eta kontatu dizudan guztiarekin, nik uste nahikoa argi definitu dudala nire burua!
Ba al duzu etorkizunerako proiekturik eskuartean?
Momentuz ez. Uneotan bizitzea da nire proiekturik garrantzitsuena.
Motorra hartu eta Segoviara joatea, ezta?
Bai, Segoviara edo hondartzara, berdin zait!
Film bat: El hombre de al lado (Mario Cohn, Gaston Duprat, 2009).
Liburu bat: Inocencia Radical (Elsa Punset, 2009).
Aktore mania bat: Neure burua etengabe behatzea.
Galtzeko tokiren bat: Thailandia.
Aktore bat: Anaia, Yon Gonzalez.
Antzeztea gustatuko litzaizukeen papera: Trabesti bat.
Amets bat: Amestea, azken aldian ez dut batere amesten!

Aitorren Kuttunak