Aitona metroan

Duela gutxi, Portoko metroko zaindariak zur eta lur geratu ziren, segurtasun kameren bidez, auto bat geltoki bat zeharkatzen ari zela ikusi zutenean. Noski, berehala tren guztiak geldiarazi zituzten. Eta ondoren, autoa. Gidaria aitona poltugaldar bat zen, eta metrora zerbitzu bide batetik sartu omen zen. Poliziak galdeketa egin zionean, Porton metroa zegoenik ere ez zekiela esan zuen aitonak!