Aitek ere jasaten dute erditu ondorengo depresioa

Aitek ere jasaten dute erditu ondorengo depresioa Aitatasunak garuna eraldatzen du, testosterona maila aldatuz, eta hainbat kasuetan depresioa eraginez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aitek-ere-jasaten-dute-erditu-ondorengo-depresioa/@@download/image/aed1d600-depresion-hombres_6.jpg.jpg
2020/07/23
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Aitatasunak garuna eraldatzen du, testosterona maila aldatuz, eta hainbat kasuetan depresioa eraginez.
Aitek ere jasaten dute erditu ondorengo depresioa

Haurrak izateak bizia aldatzen du, baina baita gorputza ere, eta aldaketa horiek ez dira soilik emakumeen gorputzetan gertatzen. Aitek ere aldaketak nabaritu ditzakete, eta besteak beste, erditze ondorengo depresioa jasan dezakete. Nola da posible? JAMA Pedriatics aldizkariak argitaratutako ikerketaren arabera, erditze ondorengo depresioa duten aitak uste baino dezente gehiago dira, amen kopurua bezainbeste. Arrazoia? Testosterona mailen jaitsiera nabarmena.

Argitaratutako ikerketan 9.572 jaioberrien gurasoek parte hartu dute, eta amei zein aitei egin diete jarraipena. Emaitzen arabera, erditzearen ondorengo hilabeteetan depresioa sufritu zuten amen kopurua aitenaren ia berdina izan zen.

HAURDUNALDI SINTOMAK DITUZTEN AITAK

Aitek ere sentitu ditzakete haurdunaldiaren sintomak, hala nola, antsietatea, nekea, lo egiteko arazoak, eta baita goizeko goragaleak edota loditzea eta minak. Honek badu izen klinikoa: Covada Sindromea deitzen zaio (covade hitz frantsesetik dator, eta inkubatu esan nahi du). Enpatiak eta konexioak eragindako sindromea da eta oso ohikoa da.