Aitana eta Zzoiloren "Mon amour" abestiak euskarazko esaldi bat du

Aitana eta Zzoiloren "Mon amour" abestiak euskarazko esaldi bat du Aitana eta Zzoilok remix bat sortu dute elkarrekin eta jada milioika bisita eskuratu ditu streaming plataforma ezberdinetan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aitana-eta-zzoiloren-mon-amour-abestiak-euskarazko-esaldi-bat-du/@@download/image/aitana-cancion-colaboracion-remix-mon-amour-zzoilo-1629279374.jpeg
2021/09/22

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Aitana eta Zzoilok remix bat sortu dute elkarrekin eta jada milioika bisita eskuratu ditu streaming plataforma ezberdinetan.
Aitana eta Zzoiloren "Mon amour" abestiak euskarazko esaldi bat du

Uda honetako abestietako bat izan da askorentzat Mon amour (remix) deitutakoa. Aitana eta Zooilo dira sortzaileak eta jada milioika bisita ditu. Baina badakizu, euskarazko esaldi bat dagoela abestian ezkutatuta? "Gogoko zaitut, euskaldunek esango luketen bezala" dio abestiak momentu batean, gure hizkuntzari keinua eginez. 

Abestiak popa eta rapa nahasten ditu erritmo bizi eta itsaskorretan. Aitana Espainiar Estatuko Operación Triunfo telebista saioagatik eman zen ezagutzera eta Zzoilo, abesti honen ondoren, milaka eta milaka jarraitzaile eskuratzen ari da. Bera da abestiaren sortzailea eta 2020 amaieran argitaratu zuen. Zabalkundea, ordea, Aitanaren partehartzeak eman dio elkarrekin sortu duten remix honen bitartez.