Aita

Aita https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aita/@@download/image/2010714157udane_1362513607.jpg
2010/01/01
erreportajea
Udane Goikoetxea


Izenburua eta testu honen egilea bat dira. Testuaren egilea baino, kontalaria esango genuke.

Munduak beharko lukeen bolumenean kontatu zidan, ez hain aspaldi, eta orain, abizen bereko batek kontatuko dizue.

Irakurgaia da orrialdeotara dakarguna eta beraz, ez dago erraz zein bolumenetan kontatuko nukeen jakiten.

Bolumenalitzateke…, limoi txiki batena esango luke poetak. Elefantejaioberriarena adieraziko luke zirkuko gizonak, edo neguan gaudenarren, ur tanta udakoarena diogu guk.

Bolumena da oraingoan…,baxu, dezibeliotan neurtuta; ez baitugu behar kutsadura akustikogehiagorik. Zarata-maila handiak lesio degeneratiboak sortzen baititubelarrian; entzumena galtzea ere ekar lezake, baita haserrekortasunaedo neurosi depresiboa eta estresa ere. Eta badago nahiko.

Bidebatez, areago irratiko esatari izanik, gogoratuko dugu, intentsitateaedo bolumena dela soinu apalak eta ozenak bereizten dituen soinuarenezaugarria.
Gatozen harira… edo katera beharko genuke esan… Egunbatean ikusi zuen umeak zelan zirkuko elefantea –funtzioa amaituostean- katez lotzen zuten lurrean sartutako taketxu bati. Harritu eginzen umea hain gorputz handiko animalia gauza ez izatearekin askatzekotaket txikitxotik, eta lortzeko ahaleginik txikiena ere ez egitearekin.

Erabakizuen umeak zirkuko gizonari itauntzea, eta honek erantzun zion: "Osoerraz ulertzekoa da, txiki-txikia zenetik egon izan da halako taketariedo egurrari lotuta, eta orduan ez zenez askatzeko gauza, orain ez dakitaket hori ezer gutxi dela berarentzat. Gogoratzen duen bakarra da,umetan ezin zuela ospa egin, eta ahaleginik ere ez du egitenhorregatik".

Hori guzti hori gertatzen zaigu gai batzuetan, zeinetanmugarriak edo oztopoak dauzkagun, ezin konponduzkoak, beti ere ezingainditutzat eduki ditugulako umetan. Eta, orain hazita egonik, nahikoindar eduki arren, elefante hori legez txikiak gareneko kateak lotzengaituelako.