Aisian ere euskaraz aise

Hizkuntza ohiturak aldatzea zaila da, baina ez ezinezkoa. Euskal Herriko zenbait herritan kuadrillategi egitasmoa jarri dute martxan, lagunartean euskararen erabilera bultzatzeko.
Egun, gazte euskaldun askok gaztelaniara edo frantsesera jotzen dute lagunartean. Arazo honi aurre egiteko, Kuadrillategi proiektua martxan jarri dute hainbat euskara elkartek, Kuadrillategi Ikerketa eta Aholkularitza Elkartearen laguntzaz.
D edo B ereduetan ikasten ari diren 13-14 urteko lagun taldeetara zuzenduta dago ekimena. Koadrilak lokal batean elkartzen dira astean behin eta, jolas giroan, tailerrak eta beste egiten dituzte, betiere euskara hutsean. Lagun taldeek bi ikasturte jarraian parte har dezakete egitasmoan eta, izena emateko, gutxienez bost laguneko taldea behar da. Izan ere, helburua taldearen hizkuntza ohitura aldatzea da.
Orain arte, Gipuzkoako zenbait herritan, Beasain, Bergara, Lasarte, Deba eta Aretxabaletan besteak beste, eta Atarrabian martxan jarri dute Kuadrillategi, baina interesa duten euskara elkarte guztiek 615794951 telefono zenbakira dei dezakete.
Ekimen honen bidez, beraz, lagunartean euskararen erabilera hobetu daiteke. Baina norberak, bere aldetik, zerbait jarri behar du lagunekin euskaraz aritzeko. Azken hitza norberarena da eta.

Atarrabian, iaz jarri zuen lehen aldiz martxan Kuadrillategi ekimena Karrikaluze elkarteak. Mikel Oteiza arduradunaren hitzetan, batez ere aisialdiak erakartzen ditu gazteak Kuadrillategira. Irantzu eta Itsasorekin mintzatu gara.
Onena Altsasuko kanpaldia izan zen
Kuadrillategiko begiraleek ikastolan ekimena aurkeztu ondoren, lagunartean hitz egin eta izena eman genuen, azaldu digu Atarrabiako Irantzu Baraibarrek. Oso esperientzia polita izan da; kanpaldiak, jolasak eta henna tailerra egin genituen, besteak beste. Onena Altsasuko kanpaldia izan zen. Altsasun Euskal Herriko beste talde batzuekin izan ziren, eta gaur egun atarrabiarrek mezuak bidaltzen dizkiete sakeleko telefono bidez kanpaldian izandako beste herri batzuetako gazteei. Ikasturte honetan Kuadrillategira itzuliko naiz, dio Irantzuk.
Hasieran ez nuen parte hartu nahi
Behin, klasean ginela, irakasleak atera eta Kuadrillategiko begiraleak pipak janez sartu ziren. Guk ez genekien zer ote zen hura; ikusmina zegoela ikusi zutenean, ekimenaren berri eman ziguten, dio Itsaso Oterok. Hasieran ez nuen izena eman nahi, baina azkenean lagunek animatu egin ninduten eta oso ondo pasatu nuen. Altsasun oso gustura egon zen Itsaso, eta Lasarteko gazteekin harreman polita izan zutela esan digu. Inor zalantzan balego, Kuadrillategi-n parte hartzeko esango lioke Atarrabiako gazteak, oso esperientzia ona izan delako.

Lasarten Ttakun kultur elkarteak du Kuadrillategi-ren ardura. Bertako begirale Eneko Alkortak azaldu digunez, ekimenak oso harrera ona du gazteen artean. Horietako birekin mintzatu da GAZTETXULO.
Parranda egiteko planak ere sortzen dira
Urtzi Agirretxe azken bi urteetan izan da Kuadrillategin. Ondorioz, datorren urtean ezin izango du parte hartu. Hala ere, argi du, aukera izango balu, izena emango lukeela berriro. Batik-bat ostiral arratsaldeetako aisialdia euskal giroan betetzeko eman zuen izena lehen aldiz. Lagunekin batzuetan gaztelaniaz egiten duela onartu du Urtzik: Lagunarteko argotean, zailtasuna dugu zenbait gauza euskaraz adierazteko. Hala ere, Kuadrilategin lagunarteko hizkera hori landu eta nabarmen hobetu dute. Euskararen erabilera hobetzeaz gain, oso ondo pasatu du bi urteotan, eta gazteak parte hartzera animatu nahi ditu: Oso ondo pasatzeaz gain, jendea ezagutzeko aukera ona da; gainera, batzuetan parranda egiteko planak ere sortzen dira.
Orain gehiago hitz egiten dugu euskaraz
Maite Salazarrek aurtengo udan ezagutu du Kuadrillategi, eta ikasturte honetan bueltatzeko asmoa du, oso pozik baitago izandako esperientziarekin. Gauza asko egin ditugu: masaje tailerrak, Kuadrillategiren maskota Azkonarako irteera gustatu zitzaidan gehien; astebete egon ginen bertan, eta familia giroko udaleku bat bezalakoa izan zen, dio Maitek. Askotan koadrilan gaztelaniaz aritzen ginen, eta euskaraz egin nahi genuelako jo genuen Kuadrillategira. Orain lehen baino gehiago erabiltzen dugu euskara, azaldu digu gazte lasartearrak.

Atarrabia

Lasarte