Airetik dator Uber

Airetik dator Uber Ez da zientzia fikzioa; enpresak 2023rako martxan jarri nahi du taxi hegalarien lehen promozioa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/airetik-dator-uber/@@download/image/1366_2000 (1).jpg
2019/06/18
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Ez da zientzia fikzioa; enpresak 2023rako martxan jarri nahi du taxi hegalarien lehen promozioa.
Airetik dator Uber

New Yorken, datorren hiletik aurrera, helikoptero bidaiak elkarbanatzea posible izango da Uber konpainiari esker, zehazki, Uber Copter zerbitzu berriarekin. Dena den, zeruak konkistatzeko enpresaren asmoak ez dira hor geldituko, eta 2023 urterako Uber Air taxi hegalarien lehen promozioa martxan jarri nahi du. 

Zehazki, Los Angeles eta Dallas, AEBetan, eta Melbourne, Australian hasiko dute Uber Air taxi hegalarien esperimentua. Dagoeneko ari dira etorkizun hurbilean martxan jarri nahi dituzten garraioen lehen modeloak diseinatzen; Uberrek Boeing eta Bell enpresei enkargatu nahi dizkie bere helikopteroak, eta Europan, Lilium ari da horretan. Eta harrigarriena hauxe da; bidaia horien prezioa ez dela taxi arruntena baino garestiagoa izango.

Uberren asmoek zalantza eta beldur ugari sortu dituzte, aireko segurtasuna edota kutsadura tarteko. Dena den, ez dirudi enpresen asmoek atzera egingo dutenik. Hain zuzen, dronekin ere lanean ari dira, janaria Uber Eats-en bitartez banatzeko aukera martxan jartzeko.