Aireporturik handiena

Berlinen kokaturik dago Willy Brand aireportu berria. Maiatzaren 24ean inauguratu zuen Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak, eta geroztik Europako handiena da; 2.000 futbol zelairen tamaina du, hau da, 1.470 hektareako azalera. Orain arte Schonefeld eta Tegel aireportuetatik egiten ziren hegaldiak bere gain hartu ditu, eta horretarako azpiegituren zati handi bat lekualdatu behar izan dute, suhiltzaile kamioiak eta elurra kentzeko aparailuak barne. Aurreikuspenen arabera, urtean 27 milioi bidaiari pasako dira bertatik, nahiz eta 45 milioi jasotzeko gaitasuna ere baduen.