Airelinea batek helmuga ezezaguna duten hegaldiak saltzen dituen txartel makina jarri du

Airelinea batek helmuga ezezaguna duten hegaldiak saltzen dituen txartel makina jarri du Askotan zaila izaten da oporretarako helmuga bat aukeratzea. Duda edo desadostasunak direla eta, zoria izan daiteke bat ala bestea hautatzeko taktika egokiena. Peach Aviation Ltd. japoniar airelineak horretarako aukera ezarri die bere bidaiariei. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/airelinea-batek-helmuga-ezezaguna-duten-hegaldiak-saltzen-dituen-txartel-makina-jarri-du/@@download/image/616ad9be38a02.jpeg
2021/10/26

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Askotan zaila izaten da oporretarako helmuga bat aukeratzea. Duda edo desadostasunak direla eta, zoria izan daiteke bat ala bestea hautatzeko taktika egokiena. Peach Aviation Ltd. japoniar airelineak horretarako aukera ezarri die bere bidaiariei.
Airelinea batek helmuga ezezaguna duten hegaldiak saltzen dituen txartel makina jarri du

Kostu baxuko Osakako konpainia honek, erabiltzaileen eskura txartel-makina bat jarri du. Makina honen berezitasuna da, erosterakoan ezinezkoa dela jakitea zein izango den helmuga! Kapsula moduko hauek 5.000 yen kostatzen dira, hau da, 38 euro inguru. Bertan, promozio kode bat ere badator bidaiaren helmugarekin batera. 

Egitasmo hau Osakan jarri zen martxan abuztuaren erdialdean eta ordutik 3.000 kapsula saldu dira. Arrakasta ikusirik Tokioko Shibuya auzoan bigarren makina bat ezarri dute, eta aurrerago, Japoniako beste zenbait puntutan ere horrelako makina bereziak ezartzea da helburua. 

Makinan tokatu dakizukeen bidaia guztiak Japonia barruko helmugak dira, nahikoa ekonomikoak eta asko ez dira oso ezagunak. Marketin estrategia moduan ere erabili du konpainian beraz ekimen hau, ohiko helmugetatik haratago bezeroek beste leku batzuk ere hautatu ditzaten. 

Makina honetan aurkitu daitezkeen bidaiak honakoak dira: Sapporo, Sendai, Nagoya, Fukuoka eta Naha, beste batzuen artean. Osakatik hamahiru helmuga eskuratu daitezke, eta Tokiotik beste hamaika lekuetara hegan egin daiteke. 

Shuntaro Kosasak, kanpainaren arduradunetako batek, aipatu du makina hauek biralizatu egin direla, "sekulako ezustea izan da". Konpainiak ez zuen uste horrelako arrakasta eskuratuko zuenik ideiak, besterik gabe, zerbait dibertigarria eta bezeroen arreta bereganatzen zuen egin nahi zuten. Eta zuk erosiko zenuke horrela bidaia bat?