Aireko inauteriak ospatzen dituzte Sopelan

Aireko inauteriak ospatzen dituzte Sopelan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aireko-inauteriak-ospatzen-dituzte-sopelan/@@download/image/201197804aireko_ihauteriak1.jpg
2012/12/13
berria
Airetik hegaldi librerako elkarteak festa berezia antolatu du irailaren 10erako. Mozorroak, jan edana, jauzi ikusgarriak eta umore ona izango dira nagusi.

XIII. ekitaldia du aurtengoa Airetikek antolatzen duen erakustaldi eta lehiaketak. Hegaldi librearen mundua herritarrengana hurbiltzeko ekimenak bere bidea egina du jada, bada.

Barinatxe hondartzan 14:30etan emango zaio hasiera lehiaketari. Hiru jauzi politenak saritzen dituzte eta argazki lehiaketa ere egiten da. Guztia, irudietan ikus daitekeen bezala, umore onean eta lagun arteko giroan. Jatekoa, edatekoa, keimada, barbakoa, kontzertuak eta DJak ere izango dira. Mozorroturik agertzen denarentzat guztia doan.