Airean da 'Blai gazte' telebistaren saio berria

Airean da 'Blai gazte' telebistaren saio berria Urtarrileko albiste esanguratsuen errepasoa egin dute bi aurkezleek lehenengo saioan, baita "euskal fatxo"-aren atalaren aurkezpena eta gazte mendizale baten bizipena kontatu ere https://www.gaztezulo.eus/albisteak/airean-da-blai-gazte-telebistaren-saio-berria/@@download/image/p052_f01.jpg
2018/01/30
berria
Urtarrileko albiste esanguratsuen errepasoa egin dute bi aurkezleek lehenengo saioan, baita "euskal fatxo"-aren atalaren aurkezpena eta gazte mendizale baten bizipena kontatu ere
Airean da 'Blai gazte' telebistaren saio berria

Blai Gazte Telebista Gazteraiki topaketetan komunikazioaren ildoan sorturiko proiektua da. Gazteek gazteentzat sortutako telebista fresko eta errebelde bezala aurkeztu ziren duela hilabete batzuk, eta aste honetan aurkeztu dute Hutsa eta doblea umorezko albistegiaren bigarren saioa.

 

Bilboko KRML espazio autogestionatuan grabatu dute Hutsa eta Doblea-ren aurreneko atala. Topatu.eus atarikoek utzi dizkiete kamerak eta fokoak. Era berean, Mahai Gainera saioa Hernaniko gaztetxean grabatu dute. Proiektu irekia dela nabarmendu nahi dute Blaiko lagunek; parte hartu nahi baduzu, blai.gaztetb@gmail.com helbide elektronikora idatzi!