Ainhoa Unanueren 49 poema

Ainhoa Unanue bermiotarrak 49 poema, 49 egun liburua argitaratu du bere kabuz eta dagoeneko 220 ale saldu ditu. 25 poema euskaraz dira, eta 24 gazteleraz. Unanuek berek kontatu digu nolakoa izan den sorkuntza prozesua. Hona hemen kontaketa:
"Liburu bat idatzi, pentsatu, argitaratu eta saldu 4 hilabetetan ondo egin daitekenik sinesten ez baduzu...
Irakurleak kokatzeko, datu zenbait. Hasteko esan nire lehenengo liburua dela hau. Txikitatik idatzi dut, gerora denetarik: olerkiak, ipuinak, saiakerak, narrazioak, dibulgazioa... lehiaketa batzuetara ere aurkeztu nituen lanak duela 4-5 urte. literatura zein dibulgazioa, pentsatu eta idaztea, noski, irakurtzea, idaztea eta rockanrola dira nire zaletasun nagusiak.
2007ko urriaren 12an, Andaluzian 4 egun pasata bueltan hasi nintzen liburuko poemak idazten. Orain arte gazteleraz oso poema gutxi nituen idatzita. Baina, honela atera zaizkit, natural, eta ez diet bueltarik eman, gizarte diglosiko batean bizitzearen ondorio gisa-edo. 25 poema euskaraz daude, beste 24 gazteleraz; lehenengoa eta azkena euskaraz dira, normalean gaztelera beti nagusitzen denez, hemen alderantziz izan zedin bilatu nahi nuelako.
Musikatzeko egokiak irudituta, musikari lagun batzuei pasa nizkien letrak. Hilabete batez-edo egunero idatzi nituen olerkiak, harik eta abenduaren hasieran liburu batean biltzeko ideia sortu zitzaidan arte. izenburu bat ere okurritu zitzaidan: 49 poema, 49 egun, Donostiko etapa. Klaro, 48 poema nituen, beste bat idatzi eta dena prest. Baina... atzerapenak medio, olerki berriak idazten jarraitzen nuen, bi edo hiru egunero....... beraz......... 75bat bildu zitzaizkidan eta hautatze prozesu bidez egin nuen, kritikak, egoerak......... kontuan hartuta. poema batzuk bidean gelditu dira, berriak sartzeko...........
Prozesu guztia nik kontrolatu nahi nuen; lagun baten inprentara jo genuen aurrekontu bila, lagun batek egin zituen azala eta kontrazala eta ni neu arduratuko nintzen aurkezpenaz eta banaketaz. Otsailera arte luzatu zen, argitaratzailea (pertsona fisikoa) ni izanik, ISBN edo erregistro zenbakia lortzeko hilabete bat itxaron behar izan nuelako. Aipatu zenbaki hori Espainiako Gobernuak ematen duela, argitaratzen diren liburuen kontua eramateko. Zenbaki horretatik lortzen den barra-kodea beharrezkoa da liburua leku komertzialetan saldu ahal izateko.
otsailaren hasieran zenbakia eskuan, aldaketak egin, akatsak (batzuk ja, ja) zuzendu eta maketatu egin zituzten. Hurrengo asterako inprimatuko zituztela gelditu ginen. Otsailaren 15ean jaso genuen liburua: 220 aleko tirada. Helburua, denak inguruan saltzea zen, 3 lekutan daude salgai, Donostin eta Bermion (herriko tabernan) 6 eurotan, ale gehienak eskuz-esku saldu dira (agente komertzialen laguntzarekin, ja, ja, Xanti, ama...)
Liburua oso harrera ona izaten ari da, horren erakusgai gelditzen diran gutxiak "erreserbatuta" egotea. Jendeak eskatuko balu, 2.edizio bat egitea posible litzateke. Batez ere, dirurik ez galtzea, eta, ahal dala, denak saltzea zen helburua. Ah, eta musika taldeentzat: letrak hartu eta musikatzen ausartu!!! Ale bakoitza 4,25 euro kostatu zait niri, kontuak zuok atera. Eskerrak erosi edo irakurri duzuen guztioi, nahi duenak fotokopiak atera ditzala... gehiago etorriko dira!!! "