Ainhoa Mateos: “Jendearekin ondo ematen saiatzen naiz”

Ainhoa Mateos: “Jendearekin ondo ematen saiatzen naiz” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ainhoa-mateos--jendearekin-ondo-ematen-saiatzen-naiz/@@download/image/ainhoa_mateos.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Ainhoa Mateos:  “Jendearekin ondo ematen saiatzen naiz”
Ainhoa Mateosek futbola du pasio. Txikitatik baloiari lotua, 5 urte daramatza Realean jokatzen. Bera ezagutu asmoz hurbildu eta atseginez hartu gaitu. Hona oriotar jator honek kontatutakoa.

Pertsona zintzoak zerura omen doaz, zu… Jendearekin ondo ematen saiatzen naiz, baina beno, baten bati huts egingo nion ziurrenik.


Ligatzeko inoiz huts egiten ez duen esaldia. Irribarre polit bat.


Inoiz esan dizuten gauzarik politena. Eta zatarrena? Ainhoa behar diñagu, hire irri bat goizero (Koadrilako lagun batek botatako bertso baten amaiera).

Zatarrena… harroa deitu izanak ez zidan grazia handirik egin.


Gorroto duzu. Gezurretan aritzea.


Atsegin duzu. Kafe bat lasai hartzeko tartea izatea.



Medikuak bizioak uzteko agindua eman dit. Lo gehiago egiteak ez lidake kalterik egingo.


Filma, liburua, abestia, diskoa, taldea.
Filma: Braveheart. Liburua: Veronika decide morir (Paulo Coelho). Abestia: Ispilu aurrean (Alaitz eta Maider). Taldea: La fuga.



Poltsikoan beti daramazu: Mugikorra, giltzak, dirua eta eguzkitako krema.


Zure txoko maitea. Orioko barra muturra.



Ajeari aurre egiteko formula perfektua… Igande goizetan partidua izandaezin ajerik eduki. Hala ere, irteten naizenetan ongi kontrolatzen naiz.


Ikustezina izateko boterea bazenu… Besteek nola  ikusten nauten jakitea gustatuko litzaidake.