Ainhoa Etxebarria: “Iker Laurobaren ‘Munduaren bestaldean’ kantua entzun eta… Ou yeah!!”

Ainhoa Etxebarria: “Iker Laurobaren ‘Munduaren bestaldean’ kantua entzun eta… Ou yeah!!” Erromantiko hutsa dugu Ainhoa Etxebarria kazetari eta aktorea. ‘Akabo Bakean’ ezagutu genuen bere ahots alaia, eta egun ‘Gaztea Box’en dabil entzumenak goxatzen. ‘Conquis’eko debateko sare sozialetan saltseatzen hasi berri da, baina ze saltsatan sartu ote da bere zitetan? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ainhoa-etxebarria-201ciker-laurobaren-2018munduaren-bestaldean2019-kantua-entzun-eta-ou-yeah-201d/@@download/image/SEXUMATON_Ainhoa Etxeberria_2_diapo.jpg
2017/02/02
elkarrizketa
Erromantiko hutsa dugu Ainhoa Etxebarria kazetari eta aktorea. ‘Akabo Bakean’ ezagutu genuen bere ahots alaia, eta egun ‘Gaztea Box’en dabil entzumenak goxatzen. ‘Conquis’eko debateko sare sozialetan saltseatzen hasi berri da, baina ze saltsatan sartu ote da bere zitetan?
Ainhoa Etxebarria: “Iker Laurobaren ‘Munduaren bestaldean’  kantua entzun eta… Ou yeah!!”

 

Ze film mota gustuko dituzu?
Erromantikoak badira, beste garai batekoak izan behar dira. Bestela fantasiazkoak: Harry Potter, The Lord of the Rings…

Eta noizbait bero-bero jarri zaituen telesaila?
Zalantzarik gabe: Pride and Prejudice. Pixka bat klasikoa da, badakit, baina ulertuko didazue Colin Firth ikusten duzuenean Mr Darcy-ren azalean…

Joango al zinateke zita batera itsu-itsuan?
Pentsatu gabe, kriston emozioa sorrarazten dizkidate horrelako gauzek.

Zure ustez, zer da zita batean inoiz esan behar ez dena?
Benetan pentsatzen dut edozerren inguruan hitz egin daitekeela. Garrantzitsuena zu zeu izatea da. Pokemon, Naruto eta One Piece gustuko dituzula esan eta zure zitak ihes egiten badu, ez du merezi.

Irratian asko ligatzen al da?
Ligatu ez dakit… baina orain Xabi Hoo Enkore taldeko abeslaria nire laguna da (Facebooken behintzat).

Noizbait zitarik izan duzu entzuleren batekin?
Behin Gaztea Boxen zuzenean geundela lankideek entzule bat programara gonbidatu zuten nirekin zita bat izan eta zuzenean erretransmititzeko… Hortxe gelditu zen gauza.

Ahotsa tresna baliagarria al da norbait berotzeko?
Ahotsa ez da nahikoa, aldarrika dezagun hitza! Laurobaren ahotsa izatea alferrikakoa da ez baldin badakizu zer esan.

Ze abesti erabiliko zenuke ligatzeko?
S Club 7 - Bring It All Back.

Ze ahots motak erakartzen zaitu gehien?
Iker Laurobaren Munduaren bestaldean kantuaren lehen esaldia entzun eta ou yeaah!

Inoiz eman dizuten gomendiorik onena ligatzeko?
“Ainho ixan zatxez zeu!”


Eta txarrena?
Nire lagun baten gomendioa Whatsappez erakargarria izateko: “Idatzi, online dagoenean deskonektatu, gero konektatuta egon erantzun gabe”. Ez du zentzurik, badakit…

Zein da zurekin oheratzeko hobekien funtzionatu duen esaldia?
Esaldiak hitz hauek izan behar ditu (denak baditu hobe): kroketak, txirlak, pasta, nik, egin, afaltzeko, bazkaltzeko, postre, txokolate eta gazta-tarta.

Zein da zure fantasiarik zoroena?
Pelikulen eszena mitikoak errealitatea bihurtzea, esaterako, Pulp Fictionen dantza.