Ahoa Bete Hots jardunaldien bosgarren edizioa abiatuko da uztailean

Ahoa Bete Hots jardunaldien bosgarren edizioa abiatuko da uztailean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ahoa-bete-hots-jardunaldien-bosgarren-edizioa-abiatuko-da-uztailean/@@download/image/xdz3_arg_201406_1402306164.jpg
2014/06/09
berria
Ahoa Bete Hots jardunaldien bosgarren edizioa abiatuko da uztailean

Aurtengo jardunaldiak transmisioa izango du ardatz. ‘Esan berriz,esan’ lelopean abiatuko da uztailaren 2tik 4ra Amasa-Villabonan MintzolaFundazioak duen egoitzan.  Izenaekainaren 25a bitartean eman ahalko da www.mintzola.com atarianedo telefonoz 00 34 943 693870 zenbakian.



Hizlari gonbidatuak Mikel Markez, Amaia Zubiria, Maika Etxekopar,Joseba Tapia, Jon Sarasua, Antton Luku, Xabier Amuriza, Antton Irusta eta MirenAmuriza izango dira. Oro har, ahozko kultur sorkuntzan ari diren hainbat diziplenetako aditu hauek partekatzen dituzten gai eta kezkez mintzatuko dira.Antzerkia, bertsolaritza, kantagintza eta ipuingintzaren transmisioaren gaineko gogoetez gain,esperientzia pertsonalez eta okasiorako egokitutako sorkuntza saioekingozatzeko parada izango dute Mintzolan bildutakoek.

Batez ere irakasleei, aisialdiko begiraleei eta irakasleei zuzenduabada ere, ahozkotasunaren zein ahozko generoen transmisioan interesa duen orogonbidatuta dago.