Ahmed´s wild dream *****

Santurtziko Bang! zigiluak 80ko hamarkadan Kalifornian eraturiko Gun Club klasiko estatubatuarren zuzenekoa argitaratu du binilo bikoitzean. 1992an grabatu zuten Europan, eta diskoak taldearen kantu onenak biltzen ditu, soinu ikaragarriarekin. Gainera, jatorrizko diskoan bildu gabeko bi doinu ere agertzen dira, bere garaian maketetan grabatutako bi doinu. Punk rockaren eztandarekin sortu zen Gun Club, eta taldeko buru izandako Jeffrey Lee Pierce karismatikoa 1996. urtean zendu zen. Blues eta punk estiloak maisuki uztartu zituen rock and roll talde itzela zen Gun Club, egundokoa!