Ahed Tamimi, Palestinako erresistentziaren ikurra

Ahed Tamimi, Palestinako erresistentziaren ikurra 16 urterekin, Israelgo indar armatuei aurre egitera ausartu da Tamimi; 12 kargu leporatu dizkiote. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ahed-tamimi-palestinako-erresistentziaren-ikurra/@@download/image/Ahed Tamimi_GAZTEZULO.jpg
2018/01/03
berria
16 urterekin, Israelgo indar armatuei aurre egitera ausartu da Tamimi; 12 kargu leporatu dizkiote.
Ahed Tamimi, Palestinako erresistentziaren ikurra

Ahed Tamimi, Palestinan bizi den 16 urteko nerabea, birala bihurtu da. Hainbatetan egin die aurre Israelgo soldaduei, eta duela gutxi bi soldaduen aurka ostikoka eta bultzaka grabatu zuten, Zisjordaniatik alde egin zezaten oihukatuz. Bideoak mundu osoan buelta eman du, eta dagoeneko erresistentziaren ikur bilakatu da Tamimi.

 

Astelehen honetan 12 kargu inputatu dizkio Israelgo tribunalak, besteak beste, indarkeria eta segurtasun indarrei lana oztopatzea; bere ama Nariman Tamimiren aurkako karguak ere inputatu dituzte, Facebook erabiltzeagatik; ondorioz, biak atxilotuta mantenduko dituzte astebete gehiago. Fiskalak kartzela eskatu du epaia iritsi bitarte.