Ahaztutako gatazkak

Irak eta Palestina, eta gero eta gutxiago, Afganistan. Azken urteotan, hiru gatazka horiek berenganatu dute komunikabideen arreta guztia. Baina, tamalez, hiru horiek baino askoz gatazka gehiago daude mundu barrena, haiei buruz deus gutxi dakigun arren. Ahaztutako gatazkak dira.
Mundua era guztietako gatazkez betea dago: erlijiosoak, etnikoak, sozialak, askatasun nazionalaren aldekoak, geo-estrategikoak, bitarteko naturalak kontrolatzeko gatazkak... Azken urteotan, Estatu Batuek bultzatutako 'terrorismoaren aurkako borroka'-k izan du sona handiena. Mehatxu ezezagun baten aitzakiapean, dozenaka herrialdek giza eskubide eta askatasunak murriztu dituzte eta torturak zilegitzat jo, eta horrek ez du inolaz ere herritarren segurtasuna bermatu. Amnesty International erakundeko zuzendari Irene Khanek hala salatu du: "Agenda berri honek, nazioarteko komunitatearen ezaxola eta paralisiarekin batera, huts egin die krisi humanitario eta ahaztutako gatazken biktima diren milaka eta milaka laguni". Khanek, Giza eskubideen urteroko txostenaren aurkezpenean egin zituen adierazpen horiek. Askok dakiten zerbait esan zuen, egia esan.
Amnestyren arabera, munduan, mila milioi lagunetik gora bizi dira erabateko pobrezian (%15, gutxi gorabehera). Hori da giza eskubide eta segurtasunaren aurkako mehatxu handiena, eta hala ere, aberats eta pobreen arteko aldea, handitu besterik ez da egiten urtez urte. Gatazketan zibilak, baina bereziki emakumeak eta haurrak, dira babes txikiena daukatenak.
Afrika
Pobrezia, gaixotasunak, borroka etnikoak eta ustiaketa inon larriak badira, Afrikan da hori. Afrikak egoera ekonomiko latzean jarraitzen du, kanpo zorrak eta kanpoko enpresek egiten duten bitarteko naturalen ustiapenak eraginda.
Atzerriko enpresa eta herrialdeek zeharka esku hartzen dute Afrikako borroketan, beren interesak defendatzeko. Ludwig Von Mises ekonomilari austriarrak zioenez (1881-1973), gerrak egiten duen bakarra hauxe da: "Besteei kentzen dietena hartuta aberasten dira batzuk. Gerrak ez du aberastasuna sortzen, aberastasuna esku batzuetatik besteetara pasatu baizik".
Kongoko Errepublika Demokratikoa da horren adibide garbiena. Bitarteko naturalen kontrolagak eragin zituen Gobernuaren eta talde matxinoen arteko borrokak, 1960an, Kongok Belgikatik independentzia lortu zuenean. 1998an, Mobutu Sese Seko diktadorea agintetik kentzeko borrokak piztu ziren, eta, Seko agintetik kentzean, matxinoen artekoak. 2002ko bake akordioak behin-behineko gobernua sortu arren, herrialdearen zati mugatu bat du kontrolpean, eta ekialdean, borrokak gertatzen dira oraindik. Gerrak, eta batez ere, gerrak sortutako gosete zein gaixotasunek, hiru milioi herritar hiltzea eragin dute.
Boli Kostan, 2000n piztu ziren iparralde musulmanaren eta hegoalde kristauaren arteko borrokak. Gobernuak bozetara aurkeztea eragotzi zion iparraldeko buruzagi Alassane Ouattarari. 2003an bake akordioa sinatu arren, bidea oztopoz beteta dago. Laurent Gbagbo presidenteari akordioa ez betetzea leporatzen diote matxinoek; Gbagbok dio, aldiz, ez duela beteko, matxinoek armak utzi arte.
Sudanen bi gatazka handi izan dira: bata, hegoaldean; eta bestea, mendebaldeko Darfur eskualdean. Hegoaldeko gatazka, duela 21 urte hasi zen. Iparralde musulmanaren esku izan da beti boterea, eta hegoalde animista eta kristaua, baztertuta egon da. Urtarrilean, ordea, gatazka konpontzeko akordioa lortu zuten Khartumek eta SPLA Sudan Askatzeko Herri Armadak. Behin-behineko gobernu zentrala osatu dute bi aldeek, petrolio irabaziak banatuko dituzte, eta hegoaldea autonomoa izango da sei urtez. Ondoren, independentziari buruzko erreferenduma egingo du.
Darfur eskualdea, aldiz, sutan dago. Nazio Batuen Erakundearen arabera, gaur egun, munduko gatazka larriena da. 2003an piztu zen. Darfurko herritarrak (beltzak dira gehienak) baztertuta sentitzen ziren, eta autonomia nahi zuten. Gobernuak babestutako Janjauid milizia arabiarrek milaka lagun hil zituzten, haien etxeak erre, eta milioi eta erdi lagun ihes egitera behartu dituzte. Paradoxikoki, "beltzen lurraldea" esan nahi du 'Bilad al Sudan' arabierazko hitzak. Handik dator Sudan izena.
Luze dirauen beste gatazka bat, Ugandako Gobernuaren eta LRA Jainkoaren Erresistetzia Armadaren artekoa da. Uganda iparraldeko txirotasunak eta lehorteek eragin zuten LRAren sorrera. Taldea erdi gerrilla, erdi sekta da: zibilen aurkako basakeria ugari egin ditu erritual gisa. 1,6 milioi lagunek ihes egin dute borroketatik.
Somalian, 1991n matxinatutako gerrillek behin-behineko gobernua osatzen duten arren, haien artean ezadostasun ugari daude. Horrez gain, militarki ere zatitua dago herrialdea. Oraindik, Kenyan du egoitza Gobernuak, presidenteak arriskutsuegitzat jotzen baitu Muqdishora joatea. Somaliland eskualdeak independentzia aldarrikatu zuen, eta ez du bake akordioetan parte hartu. Borroken gosearen eta gaixotasunen ondorioz, milioitik gora herritar hil dira.
Europa
Europako gatazka gehienak burujabetzaren aldekoak dira, hala nola, Eskozian, Galesen, Irlandan, Galizian, Herrialde Katalanetan, Flandesen, Faroe Uharteetan, Sami Herrian (Laponia), Bretainian, Sardinian eta Euskal Herrian. Irlandan eta Euskal Herrian bezala, Korsikan gatazka hori armatua ere bada. Datorren urtean beteko dira 25 urte, FLNC Korsika Askatzeko Fronte Nazionala sortu zela. Frantziako gobernu sozialistak Matignongo akordioa (1998) ez zuen bete, eta Jacques Chirac presidenteak zuzendutako gobernu eskuindarrak, berriz, bake elkarrizketak erabat baztertzen ditu egun.
Kosovon ere independentzia lortu nahian dabiltza albaniarrak (1,5 milioi biztanle). Kosovo Nazio Batuen administraziopean dago, gerraz geroztik (1998-1999), baina etorkizuneko estatusari buruz negoziatzekotan daude. Kosovoko egoerari buruz txosten bat e-gingo du NBEk, eta horren arabera negoziatuko dute. Gutxiengo serbiarrak (280.000 inguru) Serbiaren menpe egon nahi du berriro.
Asia
Geografikoki, Asiako parte da Txetxenia. Azken hamarkadatan bi gerra izan ditu Errusiarekin (1994-1996 eta 1999-...). Moskuk bigarren gerra ere amaitutzat jo duen arren, Errusiako soldaduek eta Txetxeniako Moskuren aldeko paramilitarrek, zibil txetxeniarrak torturatzen eta hiltzen jarraitzen dute. Errusiak biztanleen laurden bat (250.000 lagun) hil edo desagerrarazi ditu azken urteotan.
Kurduei estatu bat izango zutela agindu zieten 1920an, baina ondoren, Turkiak, Iranek, Siriak eta Irakek banatu zuten Kurdistanen kotrola, eta gogor zapaldu zituzten biztanleak. Iraken menpeko kurduei, berriro autonomia izango dutela agindu diete. Turkiak autonomia ere ez die eman nahi, nahiz eta eskubide gutxi batzuk onartu dizkien azken urteetan. Turkiak Europako Batasunean sartu nahi du, eta hori da Bruselak jarritako baldintzetako bat.
Nepal munduko herrialde txiroenetako bat da, eta monarkia absolutua izan da aginte sistema bere historia ia osoan, 1991n sistema parlamentarioa ezarri arte. Monarkiaren aurka matxinatu zen gerrilla maoista, 1996an. Geroztik, 11.000 lagun hil eta 100.000 desplazatu dira Armadaren eta maoisten arteko borroken eraginez. Otsailean, Gyanendra erregeak gobernua indargabetu zuen, eta berak hartu zuen botere osoa. Gerrillariek su-etena aldarrikatu dute, erregearen oposizioko alderdiekin hitz egiteko.
Kaxmir Indiaren eta Pakistanen artean banatuta dago. 1947an, Indiak kolonia britainiar izateari utzi zionean, haren menpe geratzea onartu zuen Kaxmirko maharajak, baina erreferendum bat egiteko baldintzapean. NBEk ere jaso zuen erreferenduma egiteko eskubidea, baina kaxmirtarrei ez diete aukerarik eman. Indiak eta Pakistanek gatazka konpontzeko, elkarrizketak hasi zituzten iaz eta alderdi independentistekin hitz egiten hasi dira.
Txinak ez ditu ez gutxiengoak ez herriak ezagutzen. Xinjiang eskualdeko biztanleak, uigurrak, "terroristak" direla dio, independentzia aldarrikatzen dutelako. Uigurreraz idatzitako liburu eta egunkariak debekatu ditu, eta meskitak itxi. Bestetik, Tibet okupatzen jarraitzen du, duela 40 urtetik, eta tibetar gehienak Indian bizi dira.
Ozeania
Zeelanda Berrian, maoriek beren lur jabetza eskubideak aldarrikatzen jarraitzen dute. XIX. mendean, europarrek kolonizatu zuten Ozeania, eta gaur egun, maoriak biztanleen %9 bakarrik dira. Gobernuak kalteordainak ezarri ditu desjabetuentzat, baina horrek ez du arazoa konpondu.
Polinesia Frantziarra eta Kaledonia Berria Frantziaren koloniak dira XIX. mendetik, baina independentziaren aldeko mugimenduak indartsuak dira 1970-1980tik. Kaledonia independentziari buruzko erreferenduma egitekoa da 2009-2019 bitartean; Polinesia Frantziarrean, Parisen aldeko alderdiekin hainbat tira-bira izan ondoren, iazko bozen irabazle Oscar Temaru buruzagi independentista da berriro presidente.
Amerika
Indarkeria eta bahiketa ugari gertatzen dira Mexiko, Brasil eta Ertamerikako zenbait herrialdetan. Pobreziak, armak lortzeko erraztasunak, eta iraganeko gerra zibilen arrastoek eragiten dute indarkeria hori. Pobreziak eta indigenen bazterketak, gatazka ugari sortu dituzte hainbat herrialdetan.
Haiti Ameriketako herrialde pobreena da. 1990ean, Jean-Bertrand Aristide agintera iritsi zenean, aberats mulatoen (biztanleen %5) eta pobre beltzen arteko alde izugarria murriztuko zuen itxaropena sortu zen. AEBen bahimenduak, egoera hobetzeko aukera gutxi utzi zizkion. Oposizioak bozetan iruzur egitea leporatu zion Aristideri, eta AEBen laguntzaz, agintetik bota zuten, 2004an. Aristideren aurreko diktaduran parte hartu zuten militarrak izan ziren matxinoak, eta haietako asko aginte postuetan daude. Egun, haien eta Aristideren aldekoen artean, borroka gogorrak ari dira gertatzen.
Kolonbian, FARC eta ELN gerrillen borrokak baino, ondorio latzagoak dituzte droga trafikoak eta kale indarkeriak. Drogari lotutako krimenak, munduko herrialde bortitzenetakoa bihurtu du Kolonbia, eta gainera, bahiketa tasa altuena du. Hala ere, Gobernuak droga trafikoa leporatzen die gerrillei, eta gogor egiten du haien aurka, talde paramilitarren laguntzaz. Petrolio erreserba handiak, urrea, zilarra, esmeraldak, platinoa eta ikatza ditu Kolonbiak. Alabaina, kolono espainiarren ondorengoek dute aberastasun maila altuena, eta mestizoek, populazioaren gehiengoak, aukera gutxi dituzte bizi-maila hobetzeko. Horren ondorioz sortu ziren ezkerreko bi gerrillak. Human Rights Watch erakundeak dio, Armadak eta Gobernuak laguntza ematen diela paramilitarren "heriotzaren eskuadroiei", zeintzuek sindikalistak, komunitate buruak eta indigenak hiltzen dituzten, eta droga trafikoan dabiltzan.
Bolivian eta Ekuadorren, bazterketaren eta pobreziaren aurka matxinatu dira indigenak azken urteotan. Bolivian, gasa nazionalizatzeko exijitu diote Gobernuari, baita erreforma neo-liberalak bertan behera uzteko ere. Izan ere, txiroak txiroago egiten dituzte. Ekuadorren ere, antzera egin dute. Sucumbios eta Orellana eskualdeetan, bestetik, petrolio irabazien zati bat han geratzea lortu dute.
Mexikon, Chiapasko indigena zapatistek, gobernu onerako batzordeen bidez subiranotasuna gauzatzen jarraitzen dute, Mexikoko Gobernuaren ezaxolaren eta talde paramilitarren erasoak jasan arren. Datorren urteko presidentetzarako hauteskundeetara, alderdi politiko berria aurkeztu nahi dute zapatistek.
Etnia, hizkuntza, erlijio eta kultura bereko gizarteetan gatazkak sortzen badira, zer esanik ez askotariko giza taldeak biltzen dituztenetan. Haiek modu justuan kudeatzea da bake egoera bermatzeko modu bakarra. "Bakea ez da gatazka eza, gatazkari bide baketsuetatik aurre egiteko gaitasuna baizik". AEBetako presidente ohi Ronald Reaganen adierazpena da. Sobiet Batasunari desarme nuklearra proposatzeko egin zituen, 1982an. Gerra Hotzaren amaieraren hasieratzat jotzen da Reaganen hitzaldi hori.