“Ahardikeriak”

“Ahardikeriak” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ahardikeriak/@@download/image/50p54-2.jpg
2012/12/13
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Marie Darrieussecq
Alberdania, 2004
Itzulpena: Joxan Elosegi



Marie Darriesussecq idazle baionesaren eleberri honek sekulako arrakasta lortu zuen Frantzian: 600.000 aletik gora saldu zituen, eta dagoeneko 45 hizkuntzetara itzuli da. Istorioa aski bitxia da: lurrin-denda batean lan egiten duen neska bat zerri-eme bihurtu da. Neska hori dendako bezeroekin prostituitzen da, baina antza, ekintza horren kontzientziarik ez du. Kafkaren metamorfosi ospetsua gogora dakarkigun hasiera horren ondoren, hainbat izugarrikeria gertatzen dira. Umore beltza da nagusi, eta pasarte batzuk ametsezko munduetatik atereak dirudite. Zenbaiten ustez, “egungo gizarte kontsumistaren eta botere egituren fabula gordina” da liburua.