Agur Xabier Lete

41 urte euskal poesiagintzari oparitu zizkion Xabier Letek; 1968an argitaratu baitzuen Egunetik egunera orduen gurpillean aurreneko poemategia, eta 2009an azkena: Egunsentiaren esku izoztuak. 66 urterekin egin du alde, baina ez ahanzteko ekarpena utzi digu. 1965ean Ez Dok Amairu proiektuarekin izugarrizko lana egin zuen kantatzea bera eta herri kontzientzia errekuperatzeko. Antzerkiarekin ere izan zuen harreman estua euskal teatro modernoaren oinarriak finkatuta. Lizardi, Txirrita edota Jacques Brel-en olerkiak musikatu zituen eta, era berean, hainbat abeslarik kantatu izan dituzte Leteren hitzak. Zauden tokian, hauxe duzu gure omenaldi xumea.