Agur Victoria's Secret, kaixo aniztasuna

Agur Victoria's Secret, kaixo aniztasuna Azpiko arroparen marka ezagunena krisian sartu da; dagoeneko bere formulak ez du saltzen. Aldiz, garai berriak ulertzeko gai izan diren beste marka batzuk jaio dira... https://www.gaztezulo.eus/albisteak/agur-victorias-secret-kaixo-aniztasuna/@@download/image/elle-rihanna-savagexfenty-gettyimages-1032416234-e1567503967805.jpg
2019/11/27
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Azpiko arroparen marka ezagunena krisian sartu da; dagoeneko bere formulak ez du saltzen. Aldiz, garai berriak ulertzeko gai izan diren beste marka batzuk jaio dira...
Agur Victoria's Secret, kaixo aniztasuna

Emakumeek dagoeneko ez dute azpiko arroparik erosten soilik gizonen gustukoak izateko. Erosotasuna, gorputz aniztasuna eta askatasuna nahi dituzte, duten gorputza dutela ere ispilura begiratzean beren burua benetan maitatzea, eta ez ezinezkoak diren kanonetan sartzeko gorputzekin borrokatzea. 

Aldaketa hori baina ez du ulertu Victoria's Secret azpiko arropen markarik ezagunenetakoak; horregatik, bere azken desfilea sekulako porrota izan da, bai audientzia datuen aldetik zein salmentetatik. Ez dira gai izan garai berriak ulertzeko, eta emakume eredu bakar eta ezinezkoa "saltzen" jarraitzeko apustua ez zaie ondo atera. Hala, aurten ez da desfilerik izango; emakumeen errealitatetik horren urrun dauden aingeru horiek hegalak galdu dituzte betirako. Desfileak 20.000 dolarreko kostua zuen, eta markak azken urteetan jasan dituen etengabeko galerak kontuan hartuta, ez da harritzekoa bertan behera utzi izana.


Victoria's Secret markaren modelo hegemonikoak.


SavagexFenty markak proposatutako batzuk.

Baina azaroak izan du azpiko arroparen desfilea, eta Victoria's Secret markak orain arte proposatzen zuenaren oso bestelakoa izan da. Hain zuzen, Rihanna abeslariak sortutako SavagexFenty marka berriak guztiz ezberdina den ikuskizuna eskaini du; kolore, forma, adin eta baldintza guztietako emakumeen desfile koloretsua egin du, aniztasuna ozen aldarrikatuz. Besteak beste, lehen aldiz ikusi ditugu haurdun dauden emakumeak desfilatzen. Horrekin batera izan dira transexualak, gaitasun anitzekoak, lesbianak, etnia guztietakoak... Eta bai, guztiek izan dute "sexy" agertzeko aukera, baina ez gizonak lizuntzeko, bakoitzak bere gorputza eta sexualitatea maite dutela aldarrikatzeko baizik.