Agur, Chavela Vargas

Agur, Chavela Vargas https://www.gaztezulo.eus/albisteak/agur-chavela-vargas/@@download/image/20128285625Chavela_Vargas.jpg
2012/12/13
berria
Agur, Chavela Vargas
40.000 litro tekila edan zituen orotara bizitza osoan zehar Chavela Vargas abeslariak. Halaxe kalkulatu zuen behintzat Vargasek berak, urte luzez alkoholaren atzaparren mende bizi izan baitzen ranchera kantaria. Jaiotzez Puerto Ricokoa, bihotzez mexikarra, iragan abuztuan hil zen 93 urte zituela, berak zioen moduan, "bizitza osoa herriarentzat abesten" igaro ostean. Frida Kahlo margolariaren maitale izandakoak ahotsa ahitu zitzaion arte mantendu zuen berezko izaera transgresore eta eztia.