Agur Adidas-en Stan Smith zapatila klasikoen modeloari, kaixo modelo jasangarriari

Agur Adidas-en Stan Smith zapatila klasikoen modeloari, kaixo modelo jasangarriari Arropa markak ohartu dira kontsumitzaileak geroz eta aukera jasangarriagoak bilatzen saiatzen direla. Hori dela eta, oraingoan Adidasek bere zapatila ikonikoak jasangarriago bihurtu ditu diseinu klasikoari muzin egin gabe. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/agur-adidas-en-stan-smith-zapatila-klasikoen-modeloari-kaixo-modelo-jasangarriari/@@download/image/highxtar-adidas-stan-smith-ya-es-sostenible-destacada.jpg
2021/04/06

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Arropa markak ohartu dira kontsumitzaileak geroz eta aukera jasangarriagoak bilatzen saiatzen direla. Hori dela eta, oraingoan Adidasek bere zapatila ikonikoak jasangarriago bihurtu ditu diseinu klasikoari muzin egin gabe.
Agur Adidas-en Stan Smith zapatila klasikoen modeloari, kaixo modelo jasangarriari

Argi dago, edozein sektoretan ikonoak berrasmatu beharra daudela euren funtsa galdu gabe. Moda sektoreko markak kontziente dira horretaz eta garai berrietara egokitzen saiatzen ari dira. Adidas markak bere Stan Smith txapina klasikoak jasangarriago bihurtu ditu. Aldaketa honek bere estetikari ez dio eragingo, baina plastiko hondakin gutxiago sortzen lagunduko du.

Mende erdi bat baino gehiago daraman Stan Smith zapatilak merkatuan bere diseinua aldatu gabe. Modei erreparatu gabe, beti funtzionatu izan du joera ezberdinetan. Denboraldiz denboraldi beti azaldu dira erreferentziazko zapatila bezala, atenporalitatearen adibide bihurtuz. Azkenik ordea, aldaketak jasango ditu jasangarritasunaren mesedetan.

Honela, hauek ekoizteko modua aldatu egingo da, birziklatutako materialak erabiliz. Moda mundua eraldatzen ari denaren beste adibide bat da hau, eta erakusten du kontsumitzaileok erakundeen lan egiteko modua aldatu dezakegula kontziente izanaz erosten dugunaz.