Agnés Varda zinemagilea zendu da

Agnés Varda zinemagilea zendu da 90 urterekin hil da; duela gutxi erretiratu zen zinemagintzatik, proiektu artistikoetan lan egiteko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/agnes-varda-zinemagilea-zendu-da/@@download/image/descarga.jpeg
2019/03/29
albiste-laburra

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

90 urterekin hil da; duela gutxi erretiratu zen zinemagintzatik, proiektu artistikoetan lan egiteko.
Agnés Varda zinemagilea zendu da

Nouvelle Vague mugimenduko zuzendari esanguratsuenetako bat eta mugimendu beraren ama izan da Agnés Varda (Brusela, 1928-Ixelles, 2019). Zinema feministaren aitzindaria, azkeneko Berlinalen omenaldia egin zioten, eta bertan eskaini zuten bere azken filma, Varda par Agnès

Vardak ohorezko Oscar Saria jaso zuen 2017an, Donostia Saria 2017an eta Ohorezko Urrezko Palmorria 2015ean (sari hau jaso zuen lehen emakumea izan zen), beste sari askoren artean. Dena den, beti defendatu zuen zinema independente eta marginala. 

Langile sutsua, 40 obra inguru filmatu zituen; bereak dira, besteak beste, Le Pointe Courte (1955), Cleo de 5 à 7 (1962), Le Bonheur (1965), Les Glaneurs et la glaneuse (2002), Les plages d'Agnès (2008) eta Visages Villages (2017).