Afro Strut

Zergatik ote? Gaur egun, soul musikan arrakasta gehien duten musikariak ez zaizkigu apenas interesatzen, eta alderantziz, itzalean mantentzen direnen artean, gogoko asko topatzen ditugu. 60 eta 70. hamarkadetako soula oinarritzat hartuta, abestiak egiten ari dira oraingo musikari ugari, baina gutxi batzuek baino ez dute lortu garai hartako giroa islatzea. Hain zuzen, hori lortu dutenetako bat da Amp Fiddler. Ahots ona eta produkzio dotorea izateaz gain, berak konposatu ditu diskoko kantuak. Eta horrek, aurrefabrikatutako mundu honetan, balore handia ematen dio. Maxwell, George Clinton, Fishbone edo Raphael Saadiq bezalako musikariekin lan egin du, gainera.