AFRIKI ***

Sei urte igaro dira Habib Koitek azken diskoa kaleratu zuenetik, baina itxaronaldiak merezi izan du. Disko hau hiru kontinenteetan grabatu du, eta kolaborazio ugari izan ditu; haien artean, Ali Farka Toure musikariarekin lan egin zuen Hassey Sarre biolin jotzailea edo James Brownekin aritutako Pee Wee Ellis, haize sekzioan. Habib Koitek estilo propioa garatu du Maliko musika tradizionalean oinarrituta, baina mendebaldetik iritsitako eraginak ahaztu gabe. Oinarrian, gitarraren maisu honek musika atsegin eta goxoa eskaintzen du, Afrikako perkusio bizi eta ohikoetatik urrun.