Afrikaren hautua

Afrikaren hautua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/afrikaren-hautua/@@download/image/47p24-1.jpg
2004/12/03
erreportajea
Afrikaren hautua
Disko sorta ederra erosteko aukera egongo da Durangoko Azokan, eta aukeraketa egitea erraza ez denez, Afrika abeslari algortarrari aholkua eskatu diogu. Hona hemen musikariak aukeratutako hamar diskoak.

1-Sagarroi, "Tolouse", Metak.   Oso disko ona egin dute: dantzagarria, alaia eta hitz landuak dituena. Haiekin elkarlanean jardun nuen, eta oso gustura aritu nintzen.

2-Inoren ero ni, "Inoren ero ni", Metak.
   Bap-eko taldekide ohiek euren trebezia erakusten dute disko honetan. Disko landua da, eta oso soinu ona du.

3-Pilt, "Game over", Metak.
  Musika ibilbide interesgarria du Pilt taldeak. Beraz, euren lana gomendagarria da beti.

4-Fermin Muguruza, "99 04", Metak.
Fermin Muguruza Euskal Herriko musika arloko "nagusia" da. Hortaz, ezinbesteko diskoa

5-Betagarri, "Zuzenena", Metak.
   Betagarriren musika edozein momentuan ipini daiteke gaua alaitzeko. Proposamen dibertigarria.

6-Kokein, "Lotuta egon arren", Gaztelupeko Hotsak.
Behin talde hau ikusteko aukera izan nuen, eta ezusteko polita izan zen niretzat. Musika oso "kañeroa" da eta abeslariaren ahotsa paregabea.

7-Gari, "0-tik", Elkar.  
   Beti gustatu izan zait Hertzainak taldeko abeslariaren ahotsa, eta baita haren kanten hitzak ere. Zergatik ez erosi orduan?

8-Dj Axular, "Dj Axular", Oihuka.
Axular laguna dut, eta gainera, oso perkusio jotzaile ona da. Dantza egitea gogoko dutenentzako disko aproposa.

9-Txapelpunk, "Tonto el que lo lea", Oihuka.
  Pentsatu barik erosiko nuke disko hau. Aspalditik ezagutzen dut Iñigitok egindako musika, eta indartsua iruditzen zait.

10-
Gainerako diskoen artean baten bat nabarmentzea zaila zait. Edozein proposamen izan daiteke ona.