Afrika: Afro-euskaldun hitza polita da

Afrika Bibang algortarra Ekuatore Gineako etorkinen alaba da. Musikazale porrokatua da, eta zenbait talderekin ibilia. Berriki estreinako diskoa plazaratu du Metak-ekin: "Entzun".
Metak-ekin "Entzun" izeneko diskoa kaleratu berri duzu. Beltzen doinuak gogorarazi dizkigu. Barru-barruan ei daramazu musika mota hau
Bai, hori da. Gainera, heldutasunarekin beste musika mota batzuk bilatzea zaila da. Nire baitan horixe dago, eta ateratzen hasi da.
Soul doinuak nagusi dira. Batzuek euskal soul-a esan diote zure musikari. Zer deritzozu?
Ados nago horrekin. Soul-a da, arimatik ateratzen delako. Nire musikan sentitzen dudana eta kezkatzen nauena adierazten dut: ablazioa, kapitalismoa Morala oso garrantzitsua da niretzat, bakoitzaren morala, ez moral orokorra.
Euskal musika krisian dagoela uste duzu?
Produzioa eskasa denik ez dut esango; ideiak dira eskasak. Beti egiten ditugu gauza berak, musika bera, estilo bera Eta hori nekagarria da. Haize freskoa ekartzen ahalegindu naiz.
Telebistan aritu izan zara "Kalera" izeneko saioan. Zer moduzko esperientzia izan da?
Oso polita. Telebista mundua ez nuen ezagutzen. Beti alde batetik ikusi dut, eta beste aldean jartzen zarenean, musika bezalakoa dela ikusten duzu, atzean lan handia duela: kamerak, errealizazioa, produkzioa Gainera, jende jatorra ezagutu dut.
Ibilaldiaren "Alkarregaz heldu" kantuan parte hartu duzu. Pertsona konprometitutzat duzu zeure burua?
Konpromisoak baditut. Ideia politikoak ere bai. Eta nire ideiekin eta sentitzen dudanarekin beti konprometitzen naiz. Ibilaldiarena euskararen aldekoa delako eta euskararen alde nagoelako egin dut.
Euskara eta beste hizkuntza batzuk hitz egiteko gai zara.
Bai, hala da. Ingelesez eta neure gurasoen hizkuntzan ere hitz egiten dut. Gurasoen tribuaren izena fang da, baita hizkuntzarena ere. Fang-a ulertu egiten dut; baina gero, berba egiterakoan, pentsatu egin behar dut gauzak esan baino lehen.
Gero eta etorkin gehiago bizi da gure artean. Nola ikusten duzu etorkinen eta euskararen arteko harremana?
Pixka bat txarto. Hizkuntza bat ez bada erabiltzen, galdu egiten da. Etorkinek kontuan hartu behar dute toki batera joaten direnean tokiko kultura, hizkuntza eta nortasuna zaindu behar dituztela. Horrek esan nahi du Euskal Herrira bazatoz euskara ikasi behar duzula. Baina hori gertatzen ez denez Ez dakit zer gertatuko den.
Emakumea, kantaria eta afrikar jatorrikoa. Nola hartzen zaituzte ikusleek?
Batzuetan harrituta gelditzen dira. Hau zertara datorren edo zerbait lapurtu behar ote dudan ere pentsatzen dute. Dena dela, oro har, alaitasunez hartzen naute. Izan ere, jendea beltz arrazakoak onartzen hasi da.
Inoiz baztertuta sentitu zara arrazarengatik?
Beti dago beltza zarela gogorarazten dizun tuntunen bat. Hala ere, hemen oso gutxitan gertatzen da horrelakorik. Espainia aldean, bai; Euskal Herria gaur egun irekiago da. Arrazakeria egon badago, baina ezjakintasunaren ondorioa izan ohi da. Euskal Herria beti izan da zurien tokia eta baserritarren kultura itxia izan da. Hala ere, hori guztia aldatzen ari da.
Ameriketako Estatu Batuetan 'afro-amerikar' terminoa erabiltzen dute. Hemen erabil al daiteke 'afro-euskaldun' terminoa?
Termino hau zabaltzen hasi behar da. Seme-alabak baditut, afro-euskaldunak izango dira. Datozenek eredutzat hartu behar naute. 'Afro-euskaldun' hitza polita da eta zabaldu egin behar da.
Euskal Herrian, nolakoa da afrikar komunitatearen egoera?
Bilbon, San Frantzisko auzora bazoaz, nigeriarrak eta senegaldarrak ikusiko dituzu, bertan elkartzen baitira. Normala da elkartzea, hizkuntzarengatik, ohiturengatik, kulturarengatik Dena dela, San Frantzisko baztertutako auzoa da, eta bertan droga saltzaile edo prostituta asko dago. Hala ere, oro har, integratzen hasiak dira.
Nolako harremana duzu gaur egun Afrikarekin? Familia ikusten duzu?
Hilero dirua eta arropak bidaltzen ditut. Bertako egoera oso larria da. Beti izaten dut familiarekin harremana, bai telefonoz bai gutun bidez. Eta haiek ere bisitan etortzen dira Euskal Herrira.
Euskal Herriko eta Gineako egoerak oso ezberdinak dira, beraz
Ez dute zerikusirik. Bertan diktadura dago. Dirudunak daude boterean, betiko legez. Eta gainerakoentzat, ez dago ezertxo ere. Herria gose da, eta gripea baduzu, hiltzeko aukera duzu. Nire herrialdean eta Afrika osoan gertatzen da gauza bera.
Zer esango zenioke gizarteari horri buruz?
Dugunarekin pozik bizitzen ikasi behar dugu. Ametsak ditugu, baina pozik egon behar dugu, beti dagoelako guk baino gutxiago duenik edo ezer ez duenik. Ez dugu gora begiratu behar, behera baizik. Gurasoek hori esan didate beti eta nik horixe ikasi dut.
Zer egiteko asmoa duzu etorkizunean?
Musikaz bizi nahi dut: klaseak eman, abestu Musika munduan duela 10 urte sartu nintzen eta nire mezuak musikaren bidez bidali nahi ditut. Buruan beti dut musika, Fermin Muguruzaren moduan. Hasieran, Fermin burutik zegoela pentsatzen nuen, baina orain ondo ulertzen dut.

Ke No Falte, Etsaiak, KOP eta Fermin Muguruzaren alboan heldu ostean, Afrikak Entzun diskoa plazaratu du, bakarlari gisa. Bilbon duela 28 urte jaitako neska honek dioenez, batzuetan jite bizikoa eta aldakorra da, baina, aldi berean, ideia finkoak ditu. Zenbaitetan gauzak amaitu gabe uzten dituela onartu du. Esaterako, zuzenbide ikasketak hasi, baina amaitu gabe utzi zituen, bere burua bulego batean ikusten ez zuelako.
Txikitan, zer izan nahi zenuen?
Betikoa, andereñoa. Baina, txikitatik, musika izan da nire bokazioa.
Zaletasunak?
Bizikleta, igeri egitea eta, orain, surfa.
Musika talde bat?
Asko. Gaur egun, Ben Harper.
Zineman ikusitako azken filma?
El último samurai.
Ametsetako bidaia?
Ekuatore-Gineara.
Bakarrik egoteko leku bat?
Hondartza.
Gehien estimatzen duzuna?
Fideltasuna.
Gorroto duzuna?
Hipokresia eta errespetu falta.

Profila