“African Revolution” ***

“African Revolution” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/african-revolution/@@download/image/Tiken_Jah_Fakoly_African_Revolution.jpg
2011/01/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Tiken Jah Fakoly
114.zenbakia
XXI. mendeko musika interesgarriena Afrikan sortuko zela esan izan dugu maiz. Afrikar musikari gazteak gero eta eskuragarriago dituzten teknologia berriekin esperimentatzen eta azkar ikasten ari dira. Reggae musikari dagokionez, Boli Kostako Alpha Blondy izan zen aitzindari, eta askok jarraitu dute hark urratutako bidea. Tartean, Tiken Jah Fakolyk. Arrakasta izugarria du (Frantzian nagusiki), eta disko berrian Afrikako gazteei zuzendu zaie. Bereak iraultza mezuak dira; oso kritikoa da Afrikako aberastasunak ustiatzen dituztenekin. Kontinente beltzean sortutako reggae konprometituaren lekuko.