Afonia, eztarria urratuz

Indartsu jaio da Puzkarra Records zigilua. Otsailean, Doubling Boys taldearen "Oihu egin nahi dut" diskoa kaleratu zuten, eta ondoren, Orreaga 778 taldearen cd-a etorri zen. Duela gutxi, aldiz, Afonia talde hernaniarraren binilozko singlea plazaratu dute. Hauxe da Ibon Apezetxea "Pepino", Afonia taldeko gitarra-jolearekin izandako solasaldia.
Askoren ustez, gaur egun ia kontrakulturala da binilozko single bat kaleratzea. Zer diozu?
Kontrakulturala? Gaur egun, ez dakit zer arraio esan nahi duen hitz horrek. Izan ere, gaur egun puzkar bat bota eta grabatzen baduzu... kultura alternatiboa dela esango du "kultur aditu" horietariko batek. Argi dago biniloa jende gutxiagorengana iristen dela, baina biniloak erosten dituen jendeak, sekulako maitasunez erosten ditu. Afonia taldeko kideok biniloak kolekzionatzen ditugu. Beraz, gure kapritxoa izan da.
Non egin dituzue kopiak?
Txekian egin ditugu. Izan ere, Txekian ez dute inolako lege-babesik eskatzen kopiak egiteko. Londresen ere badago binilo fabrikaren bat, baina garestiagoa omen da. Eta Bartzelonan ere egin daitezke, baina legeak agintzen dituen kontu guztiak ordainduta edukitzea eskatzen dutenez
Zenbat kopia izango dira, eta nola banatuko dituzue?
300 kopia besterik ez ditugu egin, eta 5 euroren truke salduko ditugu. Gure inguruko denda gutxi batzuetan utziko ditugu. Afonia-ren kontzertuetan, eta Bando Punk fanzinea banatzen den lekuetan ere salduko da singlea. Kanpora begira, aldiz, Puzkarra Records-en kontaktuez baliatuko gara.
Gustura geratu al zarete Afoniaren singlearekin?
Kantak iazko otsailean grabatu genituen, gure entsegu lokalean -maketa grabatu genuenean bezala-, eta teknikaria Aitor Valium izan da berriro. Gustura ote gauden emaitzarekin? Duela urtebete baino gehiago grabatutako kantak dira, eta orain berriro egingo bagenitu, seguru nago guztiok hobe moldatuko ginatekeela. Baina lan hori hor dago. Agian, bolumena falta zaio grabazioari, baina bolumena igoz gero
Hasi al zarete Afoniaren lehen disko luzean pentsatzen?
Horretan, nahiko talde lotsagarria gara. Duela urtebete eta bi hilabete grabatu genuen single hau, eta bestalde, urtebete joan da Ondarroan beste 14 kantu grabatu genituenetik... eta azkenean, urte guztia joan da single hau kaleratu dugun arte. Oraingo plana da, bost kanta berri grabatu, Ondarrun grabatutako maketan ez dauden zortzi kantekin batu, eta uda hasierarako cd berria kaleratzea.