'Aedes aegypti' eltxoaren ziztada

'Aedes aegypti' eltxoaren ziztada https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/07/07
albiste-laburra
'Aedes aegypti' eltxoaren ziztada
Natal, Fortaleza eta Recife hiriak dira, Brasilen, denge izurritearen ondorio kaltegarrienak pairatu ohi dituztenak. Mende honetan, dagoeneko, zazpi milioi biztanle inguru kutsatu dira, Aedes aegypti eltxoaren ziztada tarteko, oraindik osabiderik ez duen denge gaixotasunarekin. Dirudienez, iaz guztira 1,3 milioi biztanle gaixotu ziren eta, aurten, ekainaren 12an abiatu zen eta uztailaren 13ra bitarte luzatuko den munduko futbol txapelketaren harira, gaixotuen kopurua biderkatzeko arriskua dago. Izan ere, guztira, sei milioi futbolzalek bidaiatuko dute udan Brasilgo inguru horretara.