AEBetako multinazionalek dirutzak Gadafiri

200 milioi dolar odaintzen dizkiote, astero, Ameriketako Estatu Batuetako eta Europako multinazionalek Gadafiren erregimenari, Libiako petrolio gordina ustiatzearen truke. Hortaz, diskurtsoak diskurtso eta operazio militarra abiatu arren, Gobernu bakar batek ere ez du inolako neurri berezi edo blokeo finantzariorik ezarri Gadafiren botere guneekiko. Hipokrisia galanta, iritzi publikoaren aurrean hitzez gaitzesten eta militarki erasotzen duten berbera elikatzen eta sustengatzen ari baitira euren dolar eta euroekin.