AEBek jai nazional berri bat gehitu du bere egutegira esklabotasunaren amaiera ospatzeko

AEBek jai nazional berri bat gehitu du bere egutegira esklabotasunaren amaiera ospatzeko 1865eko uztailaren 19an gatibu zeuden azken beltzek askatasuna lortu zuten Galveston-en (Texas). https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aebek-jai-nazional-berri-bat-gehitu-du-bere-egutegira-esklabotasunaren-amaiera-ospatzeko/@@download/image/Captura de pantalla 2021-06-21 a las 7.57.41.png
2021/06/21

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

1865eko uztailaren 19an gatibu zeuden azken beltzek askatasuna lortu zuten Galveston-en (Texas).
AEBek jai nazional berri bat gehitu du bere egutegira esklabotasunaren amaiera ospatzeko

Estatu Batuetako presidentea den Joe Biden-ek, pasa den ostegunean lege proiektu bat onartu zuen. Honela, hemendik aurrera, uztailaren 19 guztiak Juneteenth bezala ezagutuak izango dira eta jai nazional bilakatuak esklabotasunaren amaiera ospatzeko. 

Afroamerikarrek egun hori euren Askatasunaren Eguna kontsideratzen dute. Izan ere, 1776ko uztailaren 14ko efemeride ezaguna esklabo beltzen eskapena baino 89 urte lehenago gertatu zen. 

Hemendik aurrera, hamabigarren jai legala bihurtuko da uztaialren 19a eta Ronald Reagan-ek 1983. urtean Martin Luther King Jr. eguna izendatu zuenetik sortutako lehena da. 

Azken gatibu beltzak
Juneteenth hitz joko bat da uztaila hitza eta ingelesez hemeretzi esateko moduaren artean. 1865ean Galveston-en (Texas) askatasuna lortu zuten azken esklaboak oroitzen ditu. Gordon Granger jenerala buru zuten Batasuneko soldaduak egun horretan iritsi ziren itsasertzeko hiri horretara hegoaldeko Konfederatuko soldaduen errendizioaren albistearekin. Honek estatu horretan esklabotasunari amaiera ekarri zion Lincoln-en aboliziotik bi urtera. 

Juneteenth-en ospakizunen tradizioa orain dela 150 urte atzera hasi zen Texasen eta urteen poderioz herrialdean zehar zabaltzen joan zen aforamerikar geroz eta gehiago emigratzearekin batera. Poliziaren eskuetan George Floyd erail ondoren izan ziren protesten eztandarekin jaialdi honek inoiz baino arrakasta gehiago eskuratu du.

Eskubide zibilen aldeko aktibistak lege proiektua onartu ondoren kalera atera dira ekintza gehiago eta keinu gutxiago exijituz. Diote Juneteenth jai izendatzea manipulazio psikologikoa dela, eskoletan arrazaren teoria kritikoa debekatzen den bitartean, -zeinak nazioa sortu zutenen arrazismoa azaltzen duen-, COVID-aren laguntzak murrizten diren bitartean, eta polizia ez finantzatzea ukatzen den bitartean. Protesten mezu hau sare sozialetan ere zabaldu dute.