Adreilu urdinak eta adreilu arrosak

Adreilu urdinak eta adreilu arrosak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/adreilu-urdinak-eta-adreilu-arrosak/@@download/image/87p46sexua2_1363300752.jpg
2008/07/04
erreportajea
TESTUA: Nerea Sancho psikologoa eta sexologoa.
Adreilu urdinak eta adreilu arrosak
Jaiotzen garenetik hil arte, etengabe ari gara gure burua eraikitzen, aldatuz, haziz, okertuz, zuzenduzÂ… gizon edo emakume bezala; etengabeko eraikuntzan bizi gara, beraz. Gu egiten gaituen elementu bakoitza (gorputzaren forma, hormonen aktibitatea, adierazteko era, biloaren banaketa, iaiotasunak, erakarpenak, haserretzeko erraztasuna eta abar) adreilu moduko bat da. Gu adreilu guztien batura gara.

Batez ere gizonek partekatzen dituzten ezaugarriei ˝maskulino" esan zaie, eta ezaugarri hauek "adreilu urdinak" izango dira. Aldiz, bereziki emakumeek partekatzen dituzten ezaugarriak "femenino" bezala ezagutzen ditugu; ezaugarri hauek "adreilu arrosak" izango dira.

Metafora honen bidetik, gizonek adreilu urdin mordoa izango dute, eta emakumeek, arrosa koloreko pila. Beraz, gizonek batez ere adreilu urdinak izan arren, adreilu arrosak ere izango dituzte. Eta emakumeen kasuan, beste hainbeste gertatzen da: batez ere arrosa koloreko adreiluz eraikiak izanik ere, urdinak ere agertuko dira.

Gizon eta emakumeak desberdinak gara alor edo adreilu askotan. Jarraian, adreilu horietatik bost azalduko ditugu.
•Nor desiratzen den. Emakumeak edo/eta gizonak desira ditzakegu, eta haiek gure fantasia erotikoetan irudikatu.
•
Norekin gertatzen diren jokaera erotikoak.
Emakumeekin edo/eta gizonekin gertatuko edo gauzatuko dira gure laztanak, besarkadak...
•
Sedukzio eta jokabide erotikoetako jarrerak.
Pasiboagoak edo aktiboagoak izan gaitezke. Beste modu batera esanda: batzuek desiratzen duten hori jarraitzen dute (aktiboak), eta beste batzuk desiratuak izaterakoan kilikatzen dira (pasiboak).
•
Adierazteko estiloa.
Modu "afeminatuan" edo "luma-rekin" hitz egitea, edo ez. Janzteko eran edo aukeratzen ditugun objektuen diseinuetan adieraz daiteke baita ere.
•
Iaiotasunak eta lanbideak.
Esan daiteke gizonek punteria hobea dutela emakumeek baino, korrika gehiago egiten dutela eta espazioan hobe orientatzen direla. Gainera, lanbide 'gogorragoak' edo/eta 'arriskutsuagoak' aukeratzen dituzte. Emakumeek, xehetasunei gehiago erreparatzen diete, biolentzia maila baxuagoa dute, eta emozioak adierazteko ahalmen handiagoa. Horrez gain, sarriago aukeratzen dituzte beste pertsona batzuk zaintzera zuzendutako lanbideak, eta jendearekin harreman estua izatea eskatzen dutenak.

Baina bost ezaugarri hauek elkarren independenteak dira.
Adibideen bidez, erraz ikusten da hori.
•Gizon batek emakumeak desira ditzake, eta era berean, aktiboki jokatu, luma izan eta kamioilari gisa lan egin. 
•
Emakume batek gizonak desira ditzake, eta aktiboki jokatu eta autobus gidari iaioa izan.
•
Gizon batek gizonekin izan ditzake fantasiak, eta emakumeekin oheratu, pasiboa izan, lumarik gabe hitz egin, eta ileapaindegian lan egin.
•
Emakume batek emakumeak desira ditzake, eta emakumeekin oheratu, pasiboa izan, janzteko eran oso femenino jantzi, eta brikolajea maitatu.

Aipatutako ezaugarriok gure milaka adreiluetatik bost izango lirateke. Adreiluak sarri nahasten ditugu, eta banatuta ikusteak geure sexualitatea hobe ulertzen laguntzen digu.

Sexesaldia


Joan Rivers-en esaldia: “Nire ama da nire bizitza sexual urriaren errudun bakarra. Hauxe besterik ez zidan aipatu: gizona goian jartzen da, eta emakumea, behean. Hiru urtez, senarrak eta biok literetan lo egin genuen” .   

Sexideia



Bat baino gehiago garenerako:
·Haren/haien aurrean masturbatu eta gustatzen zaizuna esan kideari/ei.
·Itsasoan koitoa praktikatu, zutik, ito gabe.

Konpainia bila gabiltzanerako:
· Sakeleko telefono edo agenda elektronikoko bluetooth-a martxan jarri, inguruan nortzuk dauden konektaturik detektatu, eta mezutxoren bat bidali.




Sexkubidea


-Sexualki elkartzeko askatasun eskubidea: ezkontzeko edo ez ezkontzeko, dibortziatzeko eta beste sexu elkarketa batzuk egiteko eskubidea dagoela esan nahi du.

Sexeguna


-Irailak 28. Latinoamerikan eta Kariben Abortua Zigortzearen Aurkako Eguna.
-Norberak nahi duenean: Orgasmoaren Eguna.