Adore Life

Adore Life https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/02/15
kritika
Testua: Leire Palacios
Savages
170.zenbakia
Adore Life
Estreinako diskoak maitemindu ninduen, eta bigarrenarekin burua berdin-berdin galdu dut: horrela bai, joder. Silent Yourself lehenengo diskoaren ildo diskurtsiboa eutsi eta indartu dute bigarren diskoan. Plano bikoitzean gertatu da: alde batetik, irmoki berrirakurtzen dituzte post punkaren ezaugarri melodiko esentzialak, eta bestetik, hitzek barrenak astintzeko gaitasun arrakalatzailea izaten jarraitzen dute. Musikarien zein musika estetikaren perfekzioak zalantza sortzen du: fenomeno zoragarri baten aurrean gaude edo ezaugarriak muturreraino neurtu dituen produktu perbertsoaren gatibu musikalak gara? Den moduan dela, eta ezjakintasunak ematen duen askatasunarekin, Savages plazer hutsa dira.