Adio Steven Soderbergh

Erin Brokovich (2000), Traffic (2000) edo Ocean's Eleven (2001) bezalako filmen arduradunak zinea utziko duela jakinarazi du. Azken hiru urteetan eskaini dizkioten lan guztiak errefusatu ditu zuzendari estatubatuarrak eta ilusioa guztiz galdu omen du. Hori bai, adio esan aurretik martxan dituen bi proiektuak amaituko ditu. Alde batetik, Liberace piano-jotzaileari buruzko filma, Matt Damon eta Michael Douglas protagonista izango dituena. Eta bestetik, Man from U.N.C.L.E. telesailaren moldaketa, George Clooneyrekin.