Adinarekin zergatik aldatzen dira gure fantasia sexualak?

Adinarekin zergatik aldatzen dira gure fantasia sexualak? Hogei urte ingurukoek omen dituzte fantasiarik perbertituenak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/adinarekin-zergatik-aldatzen-dira-gure-fantasia-sexualak/@@download/image/pexels-mahrael-boutros-1215709.jpg
2024/04/17
Hogei urte ingurukoek omen dituzte fantasiarik perbertituenak.
Adinarekin zergatik aldatzen dira gure fantasia sexualak?

Orain dela bost urte egiten zenuenaz oroitzen al zara? Ziurrenik zure bizitza erabat ezberdina zen. Urteak betetzen goazen heinean, gure lehentasunak aldatuz doaz, bai, baita sexuan eta fantasia sexualetan ere.

Baina nola eta zergatik aldatzen dira gure fantasiak? Justin J. Lehmiller psikologoak mundu osoko 10.000 bat pertsonaren fantasia sexualak ikertu ditu. Hainbat kontuz ohartu da: lehenik, 20 urteko pertsonak direla perbertituenak. Aldiz, 40-50 urteko arteko pertsonek dituzte fantasia kopururik gehienak eta hainbat bikote edukitzeari buruzkoak gainera. Zentzua du, ezta? Hogei urte inguru ditugunean esperimentatzeko gogoa izan ohi dugu, gauzarik zoroenak egitekoa, guztia dastatzekoa. 40-50 urteren bueltan, gure bikotearekin egon gintezke jada, eta guztia egin dugu.

Askotan nortasuna zerbait egonkorra dela pentsatzeko joera badugu ere, urteekin aldatuz doa. Jendea ez dela aldatzen askori entzun badiogu ere, gure jokabide batzuk ezinbestean aldatuko dira, bizirik egotearen ajeak!

Psikologo honek, 4.000 estatubatuar elkarrizketatu ostean, behatu du 40 urte inguruan gailur moduko bat dagoela. Bizitzaren etapa honetan pertsonek fantasia asko dituzte besteekin txortan egitearekin. Ondoren, hori jaitsiz doa eta jada ez da gaztetako maiztasuna itzultzen. Kasu: duzun adina duzula, bikotea izangatik ere, beste pertsonak buruan edukitzea erabat normala da. Fantasia bat da eta amets egitea ez da sekula txarra. Psikologo honen ustez, ohea beste pertsonekin partearekin gehien pentsatzen dutenak pertsona kanporakoiak dira, irekiak eta lagunkoiak. Aldiz, estresa hobekien kudeatzen dakitenek egonkortasun emozional gehiago dutenez monogamoak ez diren abenturak irudikatzeko joera handiagoa dute.

Berdina gertatzen da BDSMarekin. Gazteok gehiago fantaseatzen dugu lotu gaitzaten eta txortan egiten dugun bitartean min apur bat besteak guri ematearekin. Ohikoagoa da emakumeetan gizonezkoetan baino.

Alabaina, psikologo estatubatuarrak ohartarazten duen bezala, gure fantasiak konplexuak dira. Pertsona bakoitzaren araberakoa da eta ez da korrelazio garbirik frogatu gure nortasun aldakorra eta gure fantasien artean. Garrantzitsuena honakoa da: gozatu zure desirarik ilunenez, ausartu zure bikotekideari esatera, berrikuntzak txertatu eta utzi zure buruari irudikatzen duzun hori sentitzen, edota, besterik gabe gozatu isiltasunean masturbatzen zaren bitartean. Argi utzi behar dena da fantasiak, fantasiak baino ez direla, eta irudikatzen dugun guztia ez dugula zertan errealitate bihurtzerik nahi.