Adin txikikoen heriotza-zigorra ezabatu du Saudi Arabiak

Adin txikikoen heriotza-zigorra ezabatu du Saudi Arabiak Saudi Arabiak ez du heriotza-zigorra aplikatuko adin txikikoek egindako delituengatik. Hala adierazi du Salman erregearen hitzak aipatu dituen funtzionarioak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/adin-txikikoen-heriotza-zigorra-ezabatu-du-saudi-arabiak/@@download/image/w1240-p16x9-1cde4d029c818624410cae602819ca5644994fee.jpg
2020/04/27

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Saudi Arabiak ez du heriotza-zigorra aplikatuko adin txikikoek egindako delituengatik. Hala adierazi du Salman erregearen hitzak aipatu dituen funtzionarioak.
Adin txikikoen heriotza-zigorra ezabatu du Saudi Arabiak

Orain dela egun gutxi batzuk ere, zaharoztea zigor bezala uztea erabaki zen. Horren ordez, zigor bezala kartzela, multak edo lan komunitarioa ezarriko dira.

Salman erregearen seme eta oinordekoa, Mohammed bin Salman, dagoela murrizketa hauen atzean esaten da; baita wahabismo izenez ezagutzen den erregimen islamiar ultrakontserbadorea abandonatzearen atzean ere. 

Dekretuak heriotza-zigorra kommutatzen die gutxienez chii minoriako sei gizonei. Hauek 18 urte baino gutxiago zituztenean egindako ustezko krimenengatik heriotza-zigorrera kondenatuak zeuden. 

Saudi Arabikoa Giza Eskubideen Komisioko presidenteak, Auad Alauad-ek, baieztatu zuen erabakia: "kode penala modernoagoa da, erresumaren konpromisoa frogatuz erreformekiko". Abisatu zuen laster erreforma gehiago jakinaraziko zirela. Horrela, adin txikikoentzat orain gehienezko zigorra 10 urteko kartzela zigorrak izango dira
.