Adimen Artifizialak COVID-19aren infekzio asintomatikoak atzematen ditu mugikorrarekin grabatutako eztulen bitartez

Adimen Artifizialak COVID-19aren infekzio asintomatikoak atzematen ditu mugikorrarekin grabatutako eztulen bitartez Teknologia hau infektatuak ez daudela uste duten pertsonei informazio zehatza emateko baliagarria da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/adimen-artifizialak-covid-19aren-infekzio-asintomatikoak-atzematen-ditu-mugikorrarekin-grabatutako-eztulen-bitartez/@@download/image/ElpWu15WoAASboZ.jpg
2020/11/04

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Teknologia hau infektatuak ez daudela uste duten pertsonei informazio zehatza emateko baliagarria da.
Adimen Artifizialak COVID-19aren infekzio asintomatikoak atzematen ditu mugikorrarekin grabatutako eztulen bitartez

COVID-19arekin kutsatutako pertsona asintomatikoek ez dute sintoma fisikorik, eta hori dela eta, normalean ez dituzte PCR probak egiten. Horrela, beraiek jakin gabe, birusaren transmisioaren iturri bilakatzen dira. 

MIT-eko ikertzaileek aurkitu dutenaren arabera ordea, pertsona asintomatikoak erabat osasuntsu dauden pertsonetatik ezberdindu daitezke eztula egiten dutenean. Ñabardura txikiak dira, gure giza belarriak atzeman ezin dituenak, baina bai Adimen Artifizialak (AA). 

IEEE Journal of Engineering in Medicine and Biology aldizkarian argitaratutako artikuluaren arabera, ikertzaile talde batek pertsona asintomatikoak atzematen dituen AA garatu dute. Adimen artifizial honek eztul egindako grabazioen bitartez atzematen ditu asintomatikoak. 

Teknologia hau ikertzaileek milaka eztul laginekin probatu dute, eta baita solasean erabiltzen diren hitzekin. AAk zehaztasunek hauteman ditu COVD-19a zuten eztulen %98.5 eta eztul asintomatikoen %100.

Orain ikertzaile taldea lanean ari da mugikorretako aplikazio moduan erabili ahal izateko teknologia hau, modu errazean. Hau gauzatuko balitz, erabiltzaileek egunero bere mugikorrari eztul eginda momentuan lortuko lukete informazioa kutsatu diren edo ez jakiteko.