Acqua alta
Izen honekin ezagutzen dira Veneziako zenbait kale urez gainezka uzten dituzten marea biziak. XII. Mendean Pietro Ziani dux-ak, buruzagi veneziarrak, herritar guztiak Constantinoplara eraman nahi izan zituen, orduko uholdeak izugarriak izan ziren eta. Marea hauek XX. mendean biziagotu egin ziren, eta zientzilariak irtenbide bila dabiltza. Azken proposamena Veneziako aintzirak eta Adriatiko itsasoak bat egiten duten hiru lekuetan konportak jartzea izan da.