AccuWeather

AccuWeather https://www.gaztezulo.eus/albisteak/accuweather/@@download/image/accuweather_1389187294.jpg
2014/01/10
kritika
Testua: Egoitz Gonzalez @aldakur
Plataforma: Android-iOS
147.zenbakia
AccuWeather
Gaur egun eguraldiren gaineko informazioa eskaintzen duen app garatuenetarikoa da AccuWeather. Alde batetik, diseinuan aldaketa nabarmenak egin dizkiote azken hilabeteetan, eta Android 4.4 bertsioan erabat integratzen da. Bestetik, erabilpen errazekoa da. Hiri jakin baten bilaketa egiteaz gain, geoposizioaren arabera eguraldiaren datuak jasotzeko aukera ere ematen du. Momentuko tenperatura, haizearen abiadura eta prezipitazioak izateko aukeren ehunekoa bistaratzen ditu. Horretaz gain, aplikazioak jasotzen dituen datu guztiekin hausnarketa egin eta kirola egiteko, bidaiatzeko edo osasunerako egun aproposa den ala ez aztertzen du. Hala ere, aukera horien guztien artean, gehien gustatzen zaidana, Androiden jakinarazpen barran momentuko tenperatura azaltzea da.