Abuztuaren lehen astean izango da I. Bertso-barnetegia Forun

Abuztuaren lehen astean izango da I. Bertso-barnetegia Forun https://www.gaztezulo.eus/albisteak/abuztuaren-lehen-astean-izango-da-i-bertsobarnetegia-forun/@@download/image/20126189664bertsolaritza_barnetegia.jpg
2012/12/13
berria
AEK-k, Iruñeako Hizkuntza Eskola Ofizialeko bertso-eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuta, uztailaren 20ra bitarte zabalik da I. Udako Bertso-barnetegia izena emateko epea. Egitasmoa abuztuaren 1etik 7ra izango da Bizkaiko Foruko AEK-ren aterpetxean.



Euskalduntzeari zuzendutako ekimenetako bat izango da abuztuaren lehen zazpi egunetan Bizkaiko Foruan antolatu dutena. Euskara ikasteko modu desberdinak garatzen dituzte barnetegiek, eta oinarrizko ezagutzaren beharrik ez dago bertako ekimenetan parte hartzeko. Kasu honetan ere horrela izango da. Goizetan klaseak izango dira eta arratsalde eta gauetan berriz, hainbat ekintza.
Tartean bi ekintza nagusi azpimarratu daitezke. Batetik, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriagarekin egingo duten bertso-afaria, eta bertzetik, berriz, Oskar Estangarekin batera antolatu duten kantagintzaren eguna ere.
Barnetegira bertaratzen direnekin batera Ainhoa Aranburu, Xabi Paya, Onintza Enbeitia eta Esti Alberdi izango dira, euskara eta bertsolaritzara gerturatzeko. Bertan parte hartu nahi duenak, uztailaren 20ra bitarte du praktikatu@aek.org helbidean izena emateko aukera.