Abuztuaren 3an eta 4an izango da BakioSound Jaialdia

Abuztuaren 3an eta 4an izango da BakioSound Jaialdia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/abuztuaren-3an-eta-4an-izango-da-bakiosound-jaialdia/@@download/image/2012736520bakiosound.jpg
2012/12/13
berria
Guretxoko Musikarte elkarteak antolatuta, abuztuaren lehen asteburuan izango da BakioSound kulturen arteko topaketa musikalaren bostgarren edizioa. Ekitaldi guztiak Txoberne eta 0.1 tabernetan izango dira ostiralean eta larunbatean.


Jaialdiaren hasiera abuztuaren 3an, ostiralean, izango da, Txoberne tabernan egingo dituzten emanaldietan. Olaia Aretxabaleta eta Pettiren emanaldiak ikusi ahal izango dira, besteak beste, eta musikaz haratago, Jon Aspuru argazkilariaren lanak ere ikusgai izango dira.
Larunbatean berriz, abuztuaren 4an, 0.1. tabernan izango dira emanaldiak. Bertan Belako taldeak hasiko du arratsaldeko 19:30etan kontzertu segida. Bilbao BBK Live jaialdian ariko den Mungiako taldea da Belako, Gaztea maketa lehiaketan irabazle ateratakoa, eta 80ko hamarkadagko pop rock musika zabalduko dute.
Ondoren, Wilhelm and The Dancing Animals eta Señores taldeen emanaldiak nagusituko dira, eta azkenik Joseba Irazoki ariko da. 

Egitaraua:


Abuztuak 3, ostirala:
Txoberne
Olaia Aretxabaleta
Petti
Abuztuak 4, larunbata:
0.1. taberna
Belako
Willelm & the Dancing Animals
Señores
Joseba Irazoki