Abuztuaren 16tik 19ra bitarte izango dira Moskuko Jaiak

Abuztuaren 16tik 19ra bitarte izango dira Moskuko Jaiak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/abuztuaren-16tik-19ra-bitarte-izango-dira-moskuko-jaiak/@@download/image/20128102795mosku_mundubukaera.jpg
2012/12/13
berria
Abuztuaren 16tik 19ra bitarte izango dira Moskuko Jaiak
Datorren ostegunean, abuztuaren 16an, abiatuko dira Irunen Moskuko jaiak. Urtero bezala, bertako gazteek egitarau zabala antolatu dute bestak iraungo duen lau egunetarako.


Ostegunean arratsaldeko 19:00etan, Mertxe Trantxek gidatuko duen ibilbide historikoarekin hasiko dira Moskuko Bestak, eta egun berean 19:30etan, joku ez-olinpikoak izango dira.
Lau egunetarako antolatu duten egitarauan azpimarratu daitezke, besteak beste, ostiralean, abuztuaren 17an izango diren kontzertuak. Lisabö, Jupiter Jon eta Los Ginkas ariko dira, hain zuzen ere, gaueko 21:30etatik aurrera.
Larunbatean berriz, egun guztiko ekintzen ondoren gauean Band Sound System, Triz3ps eta Supersweet taldeak ariko dira eta festen bukaerarako berriz, abuztuaren 19an, igandea, Napoka Iriaren txanda helduko da.

Egitaraua:


Abuztuak 16, osteguna:
19:00 Pasio historikoa auzotik MERTXE TRANTXEren eskutik

19:30 Joko ez-olinpikoak: mila moskutarra

20:30 JAM SESSIONa Aranaztarra tabernan

21:00 Kontzertua:
RADIO FANJUL. Txosnan

Abuztuak 17, ostirala:

17:00 arropa eta artisau azoka herrikoia
19:00 txokolatada plazan
19:00 txalaparta plazan
19:15 pregoia IÑAKIren eskutik
19:30 joko ez-olinpikoak: txingak
20:30 dancehall masterclass RAQUEL KOROMArekin
21:30 kontzertuak
LISABÖ
JUPITER JON
LOS GINKAS
00:30 DJ MARATOIA
Tabernetan: KIKI SOUND & STEPI SELEKTAH Deporren, DJ GÖO Eskinan, ELVIS CAINO Kabigorrin, DJ IÑIGO Aranazatarran eta gehiago Hazia, Sunbila eta Humon.

Abuztuak 18, larunbata:
11.00 haur jolasak
13.00 euskal dantzak KEMEN dantza taldearekin
14.00 bazkari herrikoia
17.00 bertsotrikipoteoa ZELAIA eta ALAIA MARTINekin
18.00 BONBERENEAKO TXARANGA
21.30 kontzertuak
BAD SOUND SYSTEM MEETS ASTHMATIC LION
TRIZ3PS
SUPERSWEET

Abuztuak 19, igandea:

12.00 bertso saioa:
XABIER SILVEIRA
FREDI PAIA
AMAIA AGIRRE
SUSTRAI COLINA
AITOR ERRAZKIN
17.00 sardina eta brotxeta bejetak
17.00 joko ez-olinpikoak: toka, zaku lasterketa, etab...
18.30 antzerkia Kabigorrin:
"King Kong neska" JOSUNE MONTÓNen eskutik
"Stereo" MIREN GAZTAÑAGAren eskutik
20.30 kontzertua: NAPOKA IRIA BAND. Kabigorrin