Abu Dhabin, emaztea jotzeak ez dakar zigorrik...arrastorik uzten ez bada

ABU DHABIn gizonezko bat epaitu berri dute, bere emaztea eta alaba jo izana leporatuta. Epaileak gizona zigortu du emakumeak zauriak zituen ezpainetan eta hortzetan, baina era berean gogora ekarri du gizonak senitartekoak jipoitzea Islamaren Legeak baimendutako diziplina dela, baldin eta arrastorik uzten ez badu. Hortaz, arrastoak utzi izana bakarrik zigortu du epaileak. Jakina, epaiak harridura eragin du han eta hemen. Gurean indarkeria matxistaren aurkako borrokak bide luzea du aurretik, eta are luzeagoa eta malkartsuagoa beste toki batzuetan.