Abril despedaçado (Detras del sol / Avril-brise) ***

Abril despedaçado (Detras del sol / Avril-brise) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/abril-despedaado--detras-del-sol--avrilbrise/@@download/image/18p44-2.jpg
2002/04/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Walter Salles. Aktoreak: Jose Dumond, Rodrigo Santoro, Rita Assemany. Generoa: drama. Herrialdea: Brasil, Frantzia, Suedia. Urtea: 2001. Iraupena: 90 minutu.   
18.zenbakia
Ismael Kadare idazle albaniarraren eleberri ezagun bat hartu du oinarrian Walter Sallesek Abril despedaçado filmean. Central do Brasil apartaren estilo neorrealistatik urrun, biolentziari buruzko parabola samina dakar oraingoan. XX. mendearen hasieran, lurraren jabetzarengatik ari dira borrokan bi familia latifundista Brasilgo basamortu idorrean. Belaunaldiz belaunaldi, mendekua eta heriotza besterik ez dute ezagutu. Aldatzeko sasoia da, baina. Biolentziaz gogoeta egiteaz gain, itxaropenaren apologia ehuntzen du Sallesek Abril despedaçado