Abortuaren legea onartu dute

Abortuaren legea onartu dute https://www.gaztezulo.eus/albisteak/abortuaren-legea-onartu-dute/@@download/image/20102258449abortua.jpg
2012/12/13
berria
Abortuaren legea onartu dute
Emakumeek haurdunaldiaren 14. astera arte abortatu ahalko dute libreki Hego Euskal Herrian. Bestalde, 16 urteko emakumeak adin nagusikotzat hartuko dituzte, haurdunaldia eten nahi izanez gero, eta 16 eta 17 urteko emakumeek ez dute baimenik beharko haurdunaldia eteteko; dena dela, aitak edo amak alabaren asmoaren berri izan beharko du, beti ere horrek arazo larririk eragiten ez badio gazteari.

Abortatu nahi duten emakumeek ospitale publikoetara jo ahal izanen dute. Beste aldetik, 14. astetik aurrera abortatzen duten emakumeak ez dute kartzela zigorrik jasoko, baina isun ekonomikoa ordaindu beharko dute. Espainiako senatuak onartu du, behin betiko, legea, eta hilabete gutxi barru indarrean sartuko da. Ipar Euskal Herriari dagokionez, 12. astera arte abortatu dezakete emakumeek.