Abian da Zinegoak jaialdiaren 10. edizioa

GayLesbo Trans Zinema eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdia da Zinegoak, eta aurtengoan hamargarren urteurrena du. Urtarrilaren 31n hasi zen eta otsailaren 9ra bitarte hamaika film proiektatuko dituzte Bilbon, eta aurten protagonismo berezia izango du musikak, The Hidden Cameras kanadarrek itxiko baitute jaialdia.
Parada filmak inauguratu zuen atzo Zinegoak jaialdiaren 10. edizioa Arriaga Antzokian. Srdan Dragojevic-ek idatzi eta zuzendutako filmak Ikusle Saria jaso zuen Berlinale jaialdian.
Datozen aste eta erdian beste hainbat film proiektatuko dituzte, sei kategoriatan banaturik: Film luzeak, Film laburrak, Dokumentalak, Off zinegoak, Zorionak zinegoak, Arte Eszenikoak eta "Narratsak" bezala izendaturikoa. Otsailaren 9an saridunen izenak aditzera emango dituzte BBK aretoan egingo duten itxiera galan. Aurten, gainera, Giza Eskubideen eta Berdintasunaren aldeko Saria banatuko dute Bizkaiko Diputazioaren eskutik.
Musikaz giroturik
Azken ekitaldia, baina, ez da edonolakoa izango, The Hidden Cameras Torontoko taldearen emanaldiak itxiko baitu gaua. Joel Gibb-ek gidatutako taldeak, egileak berak dioen moduan, "elizako folk gay musika" egiten du, biolontxeloaz eta biolinaz lagundurik. Haien hitzek sexua eta maitasuna ironiaz jorratzen dituzte, joera homosexuala agerian utziz.
Sarrerak salgai dira dagoeneko BBKko lehiatiletan 12 eta 15 euroren truke, kontsumizio bat barne.
Cloudburst
Golem aretoan, asteazkena otsailak 6, 19:45ean
Bilborocken, ostirala otsailak 8, 20:00etan
Getxon, osteguna otsaialak 14, 20:00etan
Codependent Lesbian Space Alien Seeks Same
Bilborocken, larunbata otsailak 2, 22:15ean
Golemen, astelehena otsailak 4, 19:45ean
Errenterian, osteguna otsailak 26, 20:00ean
Frauensee
Bilborocken, ostirala otsailak 1, 22:15ean
Bilborocken, igandea otsailak 10, 20:00etan
Keep The Lights On
Golemen, otsailak 2 igandea, 19:45ean
Golemen, otsailak 10 igandea, 22:15ean
Leioan, otsailak 13 asteazkena, 20:00etan
Kyss mig // Kiss me
Golemen, otsailak 7 osteguna, 19:45ean
Golemen, otsailak 9 larunbata, 17:30ean
Laurence Aniways
Golemen, otsailak 2 larunbata, 22:15ean
Golemen, otsailak 10 igandea, 17:30ean
Noches de Espera
Golemen, otsailak 8 ostirala, 19:45ean
Golemen, otsailak 10 igandea, 20:30ean
Noordezee Texas // North Sea Texas
Golemen, otsailak 1 ostirala, 22:15ean
Bilborock, otsailak 9 ostirala, 18:00etan
Parada // The Parade
Golemen, otsailak 5 asteartea, 19:45ean
Skoonheid
Bilborock, otsailak 7 osteguna, 20:00etan
Bilborocken, otsailak 10 igandea, 22:15ean
Morritson eta Gartzia
Bilborocken, otsailak 3 igandea, 20:00etan

Film luzeen egitaraua