Abian da Leioako Film Laburren XIX. Lehiaketa

Abian da Leioako Film Laburren XIX. Lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/abian-da-leioako-film-laburren-xix-lehiaketa/@@download/image/20128205783lehioa_film_labur.jpg
2012/12/13
berria
Abian da Leioako Film Laburren XIX. Lehiaketa
Urtero legez, Film Laburren Lehiaketa antolatu dute Leioako Udalak eta Kultur Leioak. Parte hartu nahi duen orori zabalduriko ekimenaren XIX. edizioa izango da aurtengoa. Filmen iraupena gehienez ere hamabost minutukoa izan behar da, eta urriaren 19a da entrega epea. Irabazleen berri azaroan emango du epaimahaiak, eta garaileek 1.000 euroko sariak eskuratuko dituzte. Animatu!

Euskal Herriko sormena bultzatzea helburu duen lehiaketa da. Lanak euskaraz nahiz gazteleraz aurkeztu daitezke, beti ere DVD formatuan, eta berauekin batera inskripzio orria beteta entregatu behar da. Azken eguna urriaren 19a da.

Epaimahaiko burua Leioako Alkatea da, eta idazkaria Kultura eta Gazteria Sailaren zuzendaria. Epaimahaikideak, halaber, lehiaketaren xede eta diziplinan aritzen diren hiru profesional.

Irabazleak ebazterako orduan, hain zuzen, kalitate artistikoa, sormena, originaltasuna, maila teknikoa, produkzioa eta kontzeptua bera hartuko dituzte kontutan, eta beren erabakiaren berri azaroaren 30ean jakinaraziko dute Kultur Leioan egingo duten sari-banaketan. Bertan proiektatuko dituzte film irabazleak, eta webgune ofizialean ere izango dira ikusgai.

Sari potoloak eskuratu eta zure dohain artistikoak erakutsi nahi badituzu, hartu parte zuzeneko grabazioak edota animazio lanak eginez. Ez aukera galdu!

Sariak


  • Euskarazko film labur onena: 1.000 euro eta diploma
  • Gaztelaniazko film  labur onena: 1.000 euro eta diploma
  • 2. Saria: 700 euro eta diploma
  • Herriko egileen artean lanik onena: 400 euro eta diploma

Lanak nora bidali


Kultur Leioa
Jose Ramon Aketxe plaza 11-4.
48.940 Leioa (Bizkaia)